ORAIN ARDURA Manifestua eta TAVdemiaren aurkako bideoak/// Manifiesto AHORA RESPONSABILIDAD y vídeos contra la TAVdemia

(AQUI  en castellano)

Hainbat pertsona, talde, mugimendu eta plataformek AHTko lanak eta proiektuak bertan behera uzteko, egungo trenbideak hobetzeko eta diru guztia osasunarentzat, zerbitzu sozialentzat, pentsioentzat, hezkuntzarentzat, diru-sarrerarik gabeko pertsonentzat, elikadura burujabetzarentzat, trantsizio ekologikoarentzat, tokiko ekoizleentzat, ikerkuntzarentzat, kulturarentzat, autonomoei, saltoki txikiei eta ostalaritzari laguntzentzat, kirolarentzat… bideratzeko eskatzen duen manifestu bat idatzi dute.

Gaur egungo testuingurua ikusita, ardurarekin jokatzeko momentua dela pentsatzen dute, krisi honetan jendarteak erakutsi duen ardura bera.

ORAIN ARDURA Manifestua

Gaurko egunean, sufrimenduz beteriko aste gogorren ondoren, non milaka senide hil
diren erabateko bakardadean, non gure osasun-langileek dena eman duten lan-baldintza
kaskarretan, non adinekoen egoitzetako langileek ahal izan duten guztia egin duten haiek
zaintzeko, non ez den arnasgailurik egon behar izan duten gaixo guztientzat, non milioika
test eta babes-ekipo falta izan diren…; hain egoera zailen aurrean, jendartearen portaera
eredugarria azpimarratu nahi dugu, elkartasun eta elkar babeserako hamaika ekimen
aurrera eraman direlarik.
2008an, munduko krisi ekonomikoak espainiar estatuan nagusi zen adreiluan
oinarritutako ekonomia espekulatiboa zapuztu zuen. Hamabi urte geroago, osasun eta
zerbitzu sozial guztiak murriztuta, azken urteetako osasun-krisi handienetako batek
Covid-19aren heriotza-tasan munduko lehen postuetan jarri gaitu. Horretaz gain,
langabezi-tasa etengabe hazten ari da. Erakundeek erreferente bezala duten Europa
iparraldeko herrialdeek milaka bizitza eta milioika enplegu eta enpresa txiki salbatzea
lortu dute, eta hori ez da kasualitatea. Ezinbestekoa da adreiluan eta hormigoian
oinarritutako iraganeko politika ekonomikoak aldatzea eta atzean uztea.
Jendartea erantzunkizun handiarekin jokatzen ari da krisi larri honetan eta berak
markatzen digu jarraitu beharreko bidea. Horregatik, etorkizun zalantzagarriaren aurrean,
erakundeei iraganeko akatsak ez errepikatzeko eta ardurarekin jokatzeko eskatzen diegu.
Herrialde “aurreratu” gehienetan, diru publikoaren kudeaketak nolabaiteko logika soziala
izan duen bitartean, espainiar estatua aireportuak, autobiak eta, nola ez, milaka milioi
balio duten abiadura handiko trenak izateaz harro agertu da.
Manifestua
Horregatik guztiagatik, manifestu hau sinatzen dugun pertsona, elkarte, sindikatu eta
gainerako erakundeok “ORAIN ARDURA – AHORA RESPONSABILIDAD” ekimenaren
berri eman nahi dugu. Ekimen honek AHTren proiektuak gelditzeko eskatzen die erakunde
eta administrazio publikoei, honako argudio hauetan oinarrituta:
Espainiar estatua milioi biztanleko abiadura handiko tren kilometro gehien duen estatua
da, Japonia, Alemania, Frantzia, AEB eta beste hainbat herrialde garatu eta ekonomikoki
boteretsuen aurretik. Hala eta guztiz ere, azken lekuan dago erabilerari dagokionez eta
bidaiari ratio txikiena du kilometro bakoitzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoari eta Nafarroako Foru Erkidegoari dagokienez, iragarritako
AHTko atal guztiak eraikiko balituzte, milioi biztanleko, espainiar estatuko kilometro ratioa
bikoiztuko genuke. Euskal Y-an eta Iruñea eta Castejon arteko lanetan ia 5.000 milioi euro
gastatu dituzte dagoeneko. Gainera, beste proiektu hauek mahai gainean daude: Miranda
eta Gasteiz lotu nahi dute, Arabako Haranak zeharkatuz; Iruñea eta Euskal Y-a lotzeko
proiektua, Sakana eta Lautada zeharkatuz edo Aralar zulatuz; Hegoaldeko Trenbide
Saihesbidea Bizkaian; eta hiriburuetako AHTko sarrera guztiak. Guztira, 15.000 milioi euro
inguruko kostua izango luke aurrekontuan jasotako guztia eraikitzeak.
Gogoratu behar da, koronabirusaren krisia dela eta, Eusko Jaurlaritzak hasieran
autonomoentzat jarritako 3 milioi euroak edo kulturako profesionalentzat jarritako 2,5
milioi euroak, 100 eta 83 metro AHTren baliokide direla, hurrenez hurren. Nafarroako
Ospitale Konplexuko Laborategi Bateraturako eraikina AHTren 656 metroko kostuaren
baliokidea da eta Gasteiz eta Iruñea arteko AHTren lineak duen kostuarekin, duela urte
eta erdi inauguratu zen Eibar bezalako 32 ospitale eraiki litezke.Gobernuek AHTa bezalako azpiegitura handietan inbertsio ikaragarriak egiten dituzten
bitartean, murrizketa handiak izan dira hainbat oinarrizko gaietan, hala nola, osasunean
eta zerbitzu sozialetan. Hori dela eta, hainbat asteetan zehar, ospitaleak gainezka ikusi
ditugu, txandak bikoizten dituzten osasun-langileak, hiltegi bihurtutako eta
abandonatutako adinekoen egoitzak, jendea bakarrik hiltzen, hotelak bat-bateko ospitale
bihurtuta edo biztanleek beraien etxeetan maskarak egiten…
Orain, inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da pertsonen bizitzari eta elkarren zaintzari
eusteko beharrezkoak diren lanpostuen garrantzia azpimarratzea. Lanpostu horiek,
nagusiki, emakumeek betetzen dituzte. Gure kasuan, osasunean edo zerbitzu sozialetan
lan egiten duten pertsonen %75 emakumeak dira. Ez dugu modurik bizitza kolektiboari
denen artean eusteko, baliabide komunak kapitalaren metaketaren zerbitzura baitaude
nagusiki. Gaur egungo egoeran, aurrekaririk gabeko krisian eta konfinamendu egoeran,
AHTren obrek aurrera jarraitzen dute, pertsona guztientzako bizimodu duina izateko
zerbitzu publikoak bermatu beharrean.
Espainiar gobernuari eta Nafarroan gobernatzen ari diren alderdikideei eskatzen diegu,
Ábalos ministroak, kargua hartu zuenean, esandako hitz zuhurrak betetzeko. Orduan,
espainiar gobernuaren apustu berria iragarri zuen: “trenbideko inbertsioak erabat
berbideratzea, urte askotan abiadura handian zentratuta egon direlako”. Ildo beretik,
estatu osora hedatu behar dira Isabel Pardo de Vera-k, Adifeko zuzendariak, Oviedo,
Avilés eta Gijónen abiadura handiko konexioa baztertzean esandako hitzak: “konexio
horiek 10 minutu inguru baino ez lukete aurreztuko eta milioi askoko inbertsioa izango
litzateke”.
Eusko Jaurlaritzari Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuaren hitzei kasu egiteko
eskatzen diogu “gastu publikoa murriztu eta obra handiak atzeratu” beharko litzatekeela,
esan bait zuen.
Mundu guztiak datorren krisi beldurgarriaz hitz egiten duen une honetan, zerga-bilketa
%20 jaitsiko dela esaten ari zaigunean, ekoizpena birkokatzeko eta mugikortasuna
murrizteko apustua egiten ari garenean, ezin dugu ezer gertatuko ez balitz bezala
jarraitu.
Beraz, AHTren obrak berehala gelditzeko eta proiektu berriak atzera botatzeko eskatzen
dugu. Herri, hiri eta industrialdeak ongi komunikatzen duen tren soziala izateko, gaur
egungo trenbideak hobetzea eta mantentzea proposatzen dugu. Pertsonak zein
merkantziak garraiatuko duen tren bat nahi dugu, lurraldean gune isolaturik utziko ez
duena eta edonorentzat ekonomikoki eskuragarria dena.
Arrazoi hauengatik, AHTrako inbertsio ekonomiko guztia oinarrizko eta lehentasunezko
beharretarako erabiltzea eskatzen dugu, hala nola, behar adina langile eta baliabide
dituen osasun sistema publikoa, adinekoei eta menpekoei laguntza emateko, bidezko
pentsioak, diru-sarrerarik gabeko pertsonak, krisi ekologikoari (klima-aldaketa,
biodibertsitatearen galera, kutsadurak…) buelta emateko gai diren eredu ekonomiko
berriak, tokiko ekoizleentzat, elikadura burujabetza, hezkuntza, zerbitzu sozialak,
zainketaren baloraziorako, Covid-19 krisiaren ondorioz oso kaltetuta suertatzen ari diren
saltoki txikiei, ostalaritzari edo kultura munduari laguntzeko…

AHT Gelditu! Nafarroak Abiadura handiaren aurkako bideo-artibismoaren lehiaketa honetarako deia egiten zuen, minutu baino luzeagoa ez ziren laburmetraetarako. Hemen daukazue emaitza. Irabazlea maiatzaren 11n erabakiko da. Sormen handia abiadura handiaren aurka! Txikizioaren aurka, sormena

CONCURSO  DE VIDEO-CREACIONES CONTRA LA TAV-DEMIA

AHT Gelditu! Nafarroa organizó este concurso de video-artivismo contra la alta velocidad, para cortos no superiores al minuto. Este es el resultado. El ganador se decidirá el día 11 de mayo.  Alta creatividad en contra de la alta velocidad! Creatividad contra la destrucción!!

1.BIDEOA: SENTITU, PENTSATU,…EKIN!
2.BIDEOA: URTEKO LIBURUA

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: