Pandemiak eta konfinamenduak ekarri diguten fenomeno interesgarrienetako bat izan da herri bakoitzean elkarri laguntzeko sortu diren taldeak, boluntarioek, birusak eta hartutako mugek sektore ahulenetan izango lituzketen baldintzatzaile berriez jabetuta, beren burua eskaini zutela beren aletxoa emateko. Esan behar da, halaber, talde gehienak gizarte-mugimenduetan parte-hartze luzea zuten pertsonek osatzen zituztela. Planetari dagokionez, talde horiek ekarpen zuzena egiteaz gain, ekarpen politikoa egin dute gure Planetak datozen urteetan aurre egin beharreko erronka larri baten aurrean. Adituek baieztatu digutenez, pandemia horren beraren azpimarra berriez gain, beste asko espero dira, batez ere ingurumen-inpaktuaren eta erauzketa-mugek ekosistema naturaletan izan duten aurrerapenaren ondorioz. Baina, horiez gain, beste arazo asko ere badaude, ingurumenarekin zerikusia dutenak, hala nola muturreko fenomeno klimatikoak. Gainera, zeharka, talde horiek agerian utzi dute kapitalismoaren kontraesan handia, hau da, bere inertzia suntsitzailearen ondorioak ez aurreikustea, ez eta horiei irtenbidea emateko neurri ekonomiko eta praktikoarik ez izatea ere, bai eta bere maximetako bat kontraesatea ere, hots, giza jarduerari balio ekonomiko hutsa ematea, gure espeziearen benetako motorra elkartasuna dela etengabe kontuan hartuta. Horregatik, funtsezkoa da egoerari buruzko hausnarketa kritikoa garatuz elkarri laguntzeko antolatzea, eta, era berean, modu praktikoan, zuzenean, komunitatetik eta leku bakoitzetik, sistema hau benetan aldatuko dugun eta alternatibak eraikiko ditugun bertan izango delako. Talde horiek, gainera, herritarren ekimen horizontalak, pluralak eta ez-alderdikoiak dira. Horregatik guztiagatik, iruditzen zaigu testu hau ere, esperientzia horiek gertatu diren leku askotako gogoeta bat besterik ez bada ere, hala dela.
IMPASSE
Kaleak alaitu dira, eta itzalpean geratzen dira orain arazo larrienak. Nolabait ere, agertoki ezberdin batean gaude, animoak aldatu zaizkigu, askatasun pixka bat eman digute denoi (ze nor nori nork trajikoa, ez da ala? gure gabeziak ere azaleratu ditu krisi honek) eta arazo motak aldatu dira ere. Horretan joan zaizkigu azken egunak. Hasiera batean sortu ziren behar batzuk diraute, besteak aldatu egin dira eta beste berri batzuk sortu. Eszenatoki ezberdinek irtenbide ezberdinak behar dituzte derrigor.
Jasaten ari garen osasun-krisiak, krisi sozial eta ekonomikoa areagotu ditu, bizitzen ari garen Ingurumen krisia ahaztu gabe. Guzti honek gizartearen oinarrizko beharrak gehitzea ekarri du, eta ondorioz, egoera berrira egokitu eta esku artean dugun proiektu honekin jarraitu behar dugu. Ez dugu Normaltasunera itzuli nahi, normaltasun hori bera bait zen arazoa.
Gogoz, ideiekin, jarrerarekin gauden guztioi…, egiteko asko dago oraindik, errealitate berri honetan beharrak areagotu egin baitira. Kontuan izan behar dugu ere konfinamentu berri baten eszenatokia ez dagoela guztiz baztertua, eta ondorioz taldea mantentzea ezinbestekoa ikusten dugula. Izatez, oraindik ere erosketak egiten jarraitzen duten boluntarioak daude, bakarrik diren pertsonei telefono bidezko deiak egiten, umeei mintzapraktikarako aukera ematen,, Zutani Elkarteari elikagai bankuko janaria deskargatu, antolatu eta banaketan laguntzen,… Gure artean komunikatzeko eta antolatzeko moduak ere berrikusi beharko ditugu, eta elkarlanerako eragile ezberdinetara zabaldu.
ORAIN ARTE AIPATUTAKOAREN AZALPEN ZEHATZAGOA NAHI DUENAK, JARRAI DEZALA.
Ebaluazio moduan eta orain arte lortutakoari dagokionez, auzolanean, beste era batera zailagoak izango litezkeen ekintzak burutzea lortu dugu. lanean jarraitzeko adina arrakasta izan ditugula uste dugu. Harro egoteko moduko elkarlana egin dugu, gertu edukitzeko moduko pertsonekin, eta emaitza ezinhobeak ere izan ditugu. Noski gure akats eta frustrazioak ere, momentuan ahuldu baina epe ertainean indartzen gaituztenak. Ahal adina behar identifikatu ditugu, baita guzti horietan gure laguntzeko borondatea eskaini ere. Batzuetan posible izan da, besteetan ekimenek ez dute arrakastarik izan edo ez dira aintzat hartuak izan, eta beste asko gure eskumen eta jakintzatik at geratu dira. Gutako asko zai geratu gara laguntzeko prest, baina ahalak eman ditugu behintzat, eta ze jarrera!
Bestalde, egunero elkartzen egon garen talde txikiaren aldetik, sentitzen dugu ez garela guztioak behar adina gardenak eta irekiak izan, eta birpentsatu beharra dugu hainbeste aipatzen ari den bigarren konfinamentuan hobe jardun ahal izateko. Horretan ere ahalegindu gara, akten bidez, komunikatuen bidez,… Egoerak, elkartzeko debekuak eta ITak erabili behar izateak taldearen operatibidadea bermatzeko talde murriztuekin lan egitera behartu gaitu. Esan bezala, guztion artean eginiko autoebaluaketa bat beharrezkoa ikusten dugu, autokritika egin eta etorkizunera begira hobetzeko asmoz.
Auzolanean Tolosa osatu dugun guztiok kontentu egoteko arrazoi asko ditugu. Eta horrelaxe gaude. Malko gehio izan dira pozez, frustrazioz baino, eta sinetsezina da bizitu dugun egoera surrealistan 180 lagunek elkarri lagundu eta egoera jasangarriagoa egiteko erakutsi dugun elkartasun eta prestutasuna. Sekulako elkarlana egin dugu*! (*dokumentu atxikituan ikus dezakezue jorratu diren ekimenen zerrenda).
Baina eszenatokia aldatzen doa eta batzuentzat (betikoentzat, eta gehitzen ari diren kolektibo berri batzuentzat) “Errealitate Berri” hau nahiko beltza izango da. Somatzen hasiak baigara, gure artean ere, ondorio sozio/ekonomiko larriak. Enpresa handiak babestuak izan eta asko jota etenaldi motxekin lanean jarraitu duten bitartean, eskualdeko Pyme eta Autonomooi etorkizuna ilundu zaigu eta kolektibo zaurgarrienoi, are eta gehiago larriagotu.
Kezkagarrienetako bat, une honetan elikatzeko baliabiderik ere ez duten pertsonen kopurua da. Zutani irabazi asmorik gabeko elkarteak, urteak daramatza beharrean diren Tolosako familiei Elikagai Bankuko produktuak helarazten. Konfinamentu aurretik ere, iñungo edo diru-sarrera oso txikiak dituzten familia asko, koordinazio horri esker elikatzen ziren. Pasa den hilabetean 200 familia inguru izan ziren, baina, 50 familia banaketa horretatik kanpo uzteko erabaki zaila hartu behar izan zuten; izan ere, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera bat zutenak kanpo geratu behar izan ziren, nahiz eta diru sarrera hori nahikoa ez izan, elikagai eskasiaren aurrean bizirauteko nahiko zutela onartu behar izan baitzen.
-
Gaur egungo egoeran, eskaera gero eta handiagoa denez, “beharra” ezartzeko irizpideak muturreraino eraman behar izan dituzte.
-
Elikagaien banaketa Zutanirekin batera. Diru-sarrera nahikorik ez duten (RGI laguntza jasotzen duten) 70 familia inguru – horietako askok seme-alabak dituzte – kanpoan geratu dira, eta diru horrekin biziraun dezaketela onartu behar izan da
-
Hautaketa gogor hori eginda ere, 200 familia baino gehiagok Elikagaien Bankuaren janaria behar dute elikatzeko. Eta oraingoz hilabete honetan, elikagai bankutik 150 familientzat bakarrik dago zihurtatua. Zutani el karteak baliabide guztiak mobilizatu eta kudeatzen ditu, falta dena osatzeko eta behar besteko banaketa bermatzeko. Astean 2-3 familia berri batzen dira
-
42 familia etxetik botatzeko arriskuan daude, eta kalea ez den alternatibarik gabe
-
Kontuan hartu behar da ere, hilabete osorako elikagai fresko kopurua oso eskasa dela, batzuetan esnea eta laranjak soilik. Ez dago barazki freskorik, ez haragirik, ezta arrainik ere. Epe ertainera ekar dezakeen malnutrizioa kezkagarria da.
Egoera honek okerrera egingo duela dirudi, eta irtenbide duin bat emateko, elkartasun sareak ehuntzea ezinbestekoa izango da. Oraindik beharrezkoak izango gara.
Bestalde, Enplegua izango da beste gakoetako bat. Lehendik ere larriak ziren datu eta prekarietatea areagotu egin dira, zerbitzu sektoreak egungo ekonomian duten pixuarekin galera nabarmenak izango ditu, ikusteko daude industriak izango dituen ondorioak, lehen sektorean belaunaldi aldaketa bermatu beharrean geunden lehenagotik ere, zaintza arloan –diru truke edo gabe, emakumeak gehienbat eta etorkinak askotan– lehendik ere prekarizatuak ziren langileen etorkizuna ikusi ere ez da egiten. Zerbitzu publikoetan nabarmendu diren murrizketak areagotzeko arriskua dago edota hainbeste borrokatu diren nagusien pentsioak ere oraindik ziurtatu gabe daude. Konfinamendu honetan ikasi dugu zeintzuk diren bizitza sostengatzeko ezinbestekoak diren sektoreak, eta orain, ezin ditugu ahaztu!
Tamaina handiko arazoak dira eta guztion laguntza ezinbestekoa izango da. Orain arte sortu dugun sarea mantentzea beharrezkoa da, eta guztio ekimen honen parte izaten jarraitzea nahiko genuke. Ulertzekoa da egungo egoeran, denbora gutxiago eta zailtasun gehiago izango ditugula, baina orduan eta gehiago izan orduan are eta errazago elkarren osagarri izango gara.

Era berean, Tolosan lan egiten duten beste eragileekin auzolanera ireki eta zabaltzea garrantzitsua dela ulertzen dugu ere. Egoera berriak elkarlanerako eta biltzeko aukera berriak irekitzen ditu, eta bakoitzak ahal duen neurrian, auzolana izan eta egiten jarraitu behar dugu, denon laguntzarekin! Orain arte mantendu dugun antolamendu-egitura funtzionala izan da bizitu dugun egoera kontuan hartuta, baina uste dugu horizontalagoa eta parte-hartzaileagoa izan behar duela, eta hau denon artean birpentsatu dezakegula.
Talde eragilean eta errealitate berri honetan, adibide gisa lan ildo hauek identifikatzen ditugu, proposamen berrien bidez aldagarriak direnak. Egoerak ahalbidetzen badu, asanbladan adostu nahiko genituzke:
-
ZUTANI (Elikagaien Bankua) ~ Elikagaien Bankua epe luzera antolatzeko eta finantzatzeko bide berriak aztertzea. Tolosarren elikadura eskubidea ziurtatzeko boluntarioen kooperazioa antolatzea. Sentsibilizazioa, estrategia berriak garatu eta praktika onei buruz hausnartzeko jardunaldiak antolatzea.
-
Ordenagailuak eta Internet, primarako ikasleen eten digitala gainditzeko. Autonomoak eta ETE-Pymeak ~ Talde prekarizatuei laguntzeko moduak aztertu.
-
Zainketako zerbitzu publikoen egoera kaskarrari ikusgarritasuna eman, eta sektoreko langileentzat hitzarmen eta baldintza duinak aldarrikatzea, bai eta zaintza behar duten mendeko pertsonentzat ere.
-
Pobrezia Energetikoa GOIENER ~ Goienerreko boluntario-taldearen ekintza-eremua (Gipuzkoako Zaintza Sarearen bidez) zabaltzea, faktura elektrikoa ulertzeko eta optimizatzeko trebakuntza-ikastaroen bidez.
-
Dinamizazio soziokulturala – Tolosako eskaintza soziokulturala sustatzea
-
Hirigintza-esparrutik proposamenak sustatzea ~ Haurren Hiria (La ciudad de lxs niñxs) proiektua garatzea
-
Familia eta lana uztartzeko beharra dago, baina buelta asko eman ondoren, ez dugu argi ikusten boluntarioen bitartez bideratu beharko zen ala ez. Eskolako lanetan laguntzea, euskara indartzea, adingabeak zaintzea… Marra gorria fina da boluntario lanak eta lan esparrua beharko lukeenaren artean.
-
…
Gutariko bakoitza oso lagungarri izango da, borondatea eta jarrera besterik ez baitira behar, anima zaitez!