Mantxo Txamanen «Ideiazleak» erakusketa – 2021 Otsaila

Re-Read Lowcost liburudenda

Segundo Izpizua 13, Gros, Donostia

Ordutegia: astelehenetik larunbatera 10:00-14:00 eta 16:30-20:00/igandean 11:00-15:00

www.re-read.com

Erakusketa birtuala: https://aplaneta.org/mm-erakusketa

Erakusketa Donostiako low-cost liburu-denda berak inspiratu zuen, jende asko liburuez, ezagutzaz, arteaz, sormenaz, analisiz, prezio txiki batean hornitzeko balio duena; idazlanak berreskuratzea, gal ez daitezen; papera bota edo erretzea baino birziklatzea hobe delako, baina hobe da berrerabiltzea, berrirakurtzea. Liburu denda honen ohiko erabiltzailea izanez, inspiratu zuten lan bikain askotan pentsatu zuen artistak… eta guztiak ezin izan ziren izan, baina pieza batzuk garatu zituen hauetatik eta idazletatik abiatuta… Ideiazleetatik. Eta beste pieza batzuk ere, hauetatik abiatuta. Sormen prozedurak! Erakusketan, Vicki Baum, Ken Saro-Wiwa, Wile Soyinka, George Orwell, Rosario Castellanos, Eduardo Galeano, BTraven, Albert Camus, Cristina Morales bezalako ideiazleek inspiratutako lanak aurki daitezke; eta Keith Haring eta Basquiat artista bezala ezagunagoak izan arren, idatzitako lanak dituztenak; edo Fela Kuti, berak abestutakoa nonbait idatzi omen zuela. Beste obra batek, sormen prozeduraren ondorioz, Mediterraneoan pateretan desagertutako pertsonak ekartzen dizkigu gogora. Lanak hainbat artefaktu eta margoak dira, guztiak, pintura izan ezik (eta horren zati bat ere bai) berrerabilitako edo birziklatutako materialetaz egindakoak. Teknikak, bestalde, eklektikoak dira, anitzak, hala nola primitibismoa, figuratibismoa, abstraktoa, popa, komikia, instalazioak, eskultura edo diseinua.

Informazio gehiago: mantxo@yahoo.com

Erakusketa birtuala: https://aplaneta.org/mm-erakusketa

https://aplaneta.org/mantxotxaman-eus


Esposizio analogikoa – Esposizio antagonikoa
Pintura, instalazioa, artefaktuak
Birziklatutako materialaren % 99

  • TriNigeria” (ken SaroWiwa, Wile Soyinka eta Fela Kutiren omenez)teknika mistoa: zura, torlejuak, tapak, kotoia, pintura, liburuak, burnia, biniloa, kartoia, kola
  • Not For Hiring & Basque” (Keith Haring eta Basquiaten omenez)teknika mistoa: zura, oiala, pintura, kola
  • Batera” (Mediterraneoan itotakoen omenez)teknika mistoa: zura, pintura, papera, kola
  • Liburuak buruan eta ibili mundua” “Oihan negartia” teknika mistoa: zura, pintura, liburuak, kola
  • Oihan negartia” (Vicki Baumen omenez) x 3teknika mistoa: zura, zuhaitz azalak, pintura, papera, zeramika, igeltsoa, kola, ostoak, gurpila
  • Covid 1984” (Orwellen omenez) x2teknika mistoa: antena, tramankuloa, burnia, papera, pintura
  • Abya Yalaren zain irekiak /Las venas abiertas de Abya Yala” (Galeanoren omenez)teknika mistoa: ispilu, zura, pintura, papera, kola
  • Der Ziegelbrenner” (BTravenen omenez)kartulina
  • L’Homme révolté (la femme plus) (Camusen omenez)teknika mistoa: aglometua (Ikea mahia), pintura, papera, kola
  • Balún Canán” (Rosario Castellanosen omenez) (pintura)
  • Kafetegi irekiak / Fuego en vez de cafeterías abiertas» (Cristina Moralesen omenez)teknika mistoa: zura, pintura, papera, kola

     

     

     

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: