Zurikeriak darrai: Repsolek eguzkia saltzen digu!!

Repsolek ez du aski espainiar estatuko enpresarik kutsagarriena izatearekin eta mundu osoko kutsatzile handia. Orain bazkaltzera nora joan ere esan nahi digu! Perun Pampillako bere findegian gertatutako hondamendia oraindik oso berria dela, bere galarekin datorkigu: «Eguzki Gida Repsol».
Datorren astelehenean, hilak 28, “Soles Guía Repsol” sari-banaketa egingo da Donostian. Han dena jasangarria eta hurbilekoa izango da. Respsol berriro saiatuko da guri sinestarazten berari kasu eginez gero Planeta salbatuko dugula. Zalantzarik gabe, gure arreta txapapote eta Petronorreko birfindegiko sugarretatik desbideratzeko, eta Repsol goi mailako sukaldaritzari eta glamourrari laguntzen dion gauza zoragarri gisa ikusteko beste ahalegin bat.
Gainera, hilabete honetan jakin dugu Repsoleko kontseilari delegatua den Josu Jon Imazen soldata  4,24 milioikoa izan zela iaz, % 15 gehiagoaldakorra. Hamarkada batean bere soldata % 30 igo da mozkin errekorren ondorioz. Antonio Brufau petrolio-enpresako presidenteak 2,77 milioi lortu zituen, 2020an bezalaxe.
Gala zuzenean emanen dute beraien sareetan. Horietara joatea pentsatu dugu eta hor, nor diren eta zertan aritzen diren gogoraraziko diegu… Hau da besta troleatuko diegu eta bertan karkar, LOL, jajaj, LMAO batzuk eginen ditugu…
Zer behar duzu?
Twittter kontu bat… Sare honetan zentratuko gara, baina badakizu, internet librea da…
Kanal honetara batu… https://t.me/+Et1WWxznUmA4Nzg0.. hemen troleatu beharreko kontuak, traolak, memeak… jarriko ditugu.
Zure lagunak ekarri, elkarbanatu ongietorria izanen den edozein tokitan. Jende gehiago, irri gehiago.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: