ALDAKETALDIA 2022: Hamarkada erabakigarria norabidea errotik aldatzeko

Aro aldaketa bat bizitzen ari gara: Datu eta ebidentzia zientifiko ugarik adierazten dute aro baten amaieraren aurrean aurkitzen garela, hau da, oparotasunaren arotik (baliabide ugari eta itxuran mugagabeak) MUGAK (energetikoak, materialak, biolodgikoak…) gero eta presenteago egongo diren arora. Eta hori, gainera, ekologikoki hondatuago eta hauskorrago den planeta batean gertatzen ari da, klima aldaketak eta beste... Leer más →

XR Klima Aldaketaren Lege berriaren aurka kateatu da Nafarroan

(CASTELLANO) XR Iruñea / rebellion.global/groups/es-irunea Matxinada edo Suntsipena (Extinction Rebellion  mugimenduko Iruñeko taldea. Gaur, 4 kide kateatu dira Nafarroako Parlamentuan, parlamentariek konpromisoa har dezaten Herritarren Batzarren zuzenketa Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legean sartzeko, uste baitugu Herritarren Batzarrak funtsezko tresna direla trantsizio ekosozial justu eta demokratikoa planifikatzeko. Izan ere, legeak berak asko desiratzen... Leer más →

LURRERATZEA

(Castellano) Goian bego, Javier San Martín! (1954-12-29 Donostian/2021-12-8 Bilbon) FRANCISCO JAVIER SAN MARTÍN  (Eremuak 6) Trumoi-hotsak bezain erraz dardararazten du airea arratoi baten garrasiak. Ralph w. Emerson, Egunkari intimoa Burdina jaten duten landareak Surrealismorik militanteenaren muin antimodernista erakusten duen Benjamin Péreten testu labur bat argi- taratu zuen Minotaureren hamaikagarren zenbakiak. Albert Skirak eta Tériadek kaleratzen... Leer más →

Goibilera klimatikoetako mugimendu sozialari buruzko erakusketa grafikoa

(CASTELLANO) (ENGLISH) Erakusketa birtuala Kronologia bat Testuingurua Arte-formak Kasu nabarmenenak Mugimendu klimatikoaren dinosauroak Ende Gelände taldea Gazte eta matxino klimatikoak: Severn Suzukitik FFFra COP21: oinetakoen martxa bat Bizi! Mugimenduaren Alternatiba Bira KLIMA-KARTOIEI ODA Kartoien zerrenda eta itzulpena COP bakoitzari dagozkion elementuak Cristina Eneako  web-orrian Komunikabideetan  Nun: Cristina Enea Ingurumen Baliabide Zentroan Noiz: 2021eko urriaren 1.tik... Leer más →

Roger Choque Mendozaren mezua espetxetik

(CASTELLANO) Duela bi hilabete Roger Choque Mendozaren kasuaren berri eman genuen, Titikaka aintziriako Eguzki eta Ilargiaren Uharteko Lupaka Qullasuyu Naziokoa. Rogerri 15 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, irregulartasunez betetako prozesu batean. Prozesu horretan, bere komunitateak uhartean turismoaren hedapenarekin eta espekulatzaileekin izan duen gatazka azaleratze da eten gabe. Argitaratu eta egun batzuetara, Rogeren amak eta emazteak eraso... Leer más →

AHT Nafarroan: Gainean pixa egiten digute eta euria ari duela diote

AHT Gelditu (CASTELLANO)Beldur ginena gauzatu egingo da: Covid osteko berreskurapenerako Europako funtsen zati handi bat AHTaren Nafarroako korridorean inbertituko da. Maria Chivite Foru Gobernuko presidenteak iragarri duenez, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministerioak 145,5 milioi euro bideratuko ditu azpiegitura hori erreskatatzeko. Horietatik 105,5 milioi Tafalla eta Campanas arteko plataforma eraikitzeko erabiliko dira, eta beste 40... Leer más →

Nafarroako kovid osteko Europako finantza-laguntzetarako dokumentuak aztertzen dituen txostena

  (CASTELLANO) PDF osoa jaitsi ezazu hemen   A Planetak atsegin handiz aurkeztu du Iruña Gerora kolektiboak egindako txostena. Iruña Gerora kolektiboak Nafarroako Foru Komunitatearen eta Iruñeko Udalaren Trantsizio Energetikorako, Klima Aldaketarako eta Post Covid Europako Finantza Laguntzei buruzko dokumentu publikoen azterketa eta proposamen zehatzak argitaratu ditu. Bertan, "Next Generation" post covid laguntzak eskuratu ahal... Leer más →

MITECO (Trantsizio Eufemikoko eta Erronka Demografikoko Ministerioa)

(Castellano)  Rebelión (English) Ingurumen Ministerioa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerio gisa berritu zuten 2020an, Pedro Sanchezek gobernua bereganatu zuenean, PPren aurkako zentsura-mozioaren ostean. Pertsona askorentzat, izena politika berriak agintzen zituen zerbait bezala ikusi zen, beharbada aurreko esperientzia laburrean frogatu ezin izan zuena (2018ko ekainetik 2020ko urtarrilera). Beste batzuentzat handinahiegia zen. Proposamen friboloa. Edo gizarte-mugimenduen... Leer más →

U30: Aldaketaldia Zaldibarreko luiziaren 1. urtemugan

 (PDF) Larreko Mahaia larrialdi ekologikoari erantzuteko Gipuzkoako eragile sozial eta sindikal desberdinek sortutako elkargunea da. Parte hartzaileak ELA, LAB, STEILAS, CCOO, ESK, EHNE, Ikasle Sindikatua, Greenpeace, Eguzki, Errausketaren Aurkako Mugimendua, Gurasos, Ernai, Fridays For Future eta Extinction Rebellion dira. Ekimen honetarakoGipuzkoako herri mailako beste hainbat eragile batu zaizkigu, baita Bizkaiko bestehainbeste eta Zaldibar Argitu! Ere.... Leer más →

Iberdrolaren intsolazio mexikarra. Iberdrolaren Mexikoko parke fotovoltaikoen sozio-ingurumeneko inpaktuak.

(CASTELLANO) (ENGLISH) (Rebelión) Gaur aurkezten dugu "Iberdrolaren intsolazio mexikarra. Iberdrolako Mega ‐ parkesfotovoltaikoen inpaktu sozio-ingurumenekoak Mexikon" izeneko txostena (gaztelaniaz). Txostena A Planetak eta IberTrolasek ekoiztu dute, Mexikoko Uraren eta Lurraren Defentsarako Eskualde Mugimenduarekin batera (MODAT), Ayalako Plana Koordinadora Nazionalari atxikituta dena (Mexikoko Mugimendu Nazionalar (CN-PAMN)). Aurreko biak Euskal Herriakoak dira, Iberdrolak bere etxe nagusia daukan... Leer más →

Polizia-Planeta hau amaitu egin behar da!

A Planetak idatzita - (English)  (Catellano - Rebelión ) (português) Gaur 8 (Gara): "Mundu osoan polizien bidegabekeriak ugaldu egin dira, pandemiak lagunduta" Ikusi ere "Reflexiones, crónicas y más al calor del asesinato de George Floyd..." Atzo, Txileko polizia batek 16 urteko gazte bat zubi batetik bota zuen, protesta egiten ari zela. Zubitik sakonera txikiko ubide... Leer más →

Proiektu eoliko handien ondoren, orain eguzki-poligonoak?

(AQUÍ en castellano)Berriako iritzi artikuloa HEMEN Sustrai Erakuntza fundazioaren iritzi artikulua honetan energia berriztagarrien oraingo egoera aztertzen jarraitzen dugu, burbuila berria puzten ari den bitartean. Azken hilabeteetan hainbat eguzki poligono erraldoi berriak jarri nahi dute Erreniega Mendilerroa inguruan eta Erriberrin. Lehen poligono eolikoen harira esan genuena balio du horretarako ere… Azken hilabeteetan ezkutuko lasterketa bat... Leer más →

Zinemazaleentzako proposamen klimatikoak eta bestelakoak

Donostiako Zinemaldiarekin bat eginez, A Planetak proposamen batzuk egin nahi dizkizue: 2006an Avi Lewisek Naomi Kleinen "Honek dena aldatzen du" liburua pantailetara eraman zuen, larrialdi klimatikoaren aurkako borrokan erreferentzia den dokumentala, bere ikuspegi anti-kapitalista, transbertsala eta nazioartekoa kontuan hartuta. Orduan euskaratu genuen eta eskubide kontuengatik eta abar ezin izan zen merezi zuen bezala zabaldu. Lau... Leer más →

Energiaren Kartaren Itunari EZ!

(En castellano AQUÍ) Hemen EKIri buruzko txostena (Gaztelaniaz) Campaña no a los Tratados de Comercio e Inversión Energiaren Kartari buruzko Ituna (EKI) gaurkotzeko bigarren negoziazioaldia hasiko da  uztail honetan. Jende gutxik ezagutzen du ituna, baina gure bizitzetan uste baino eragin handiagoa izango du. Negoziazioaldi hori dela-eta, 200etik gora eragilek eta gizarte zibileko ordezkarik (akademikok, legelarik... Leer más →

Blog de WordPress.com.

Subir ↑