AHTa urte hauetan guztietan eraikitzen ari da hainbat gezurretan oinarrituta: AHTaren post-
egia da.
Gure agintariek zioten AHTak Europarekin lotuko gintuela. Baina Akize eta Hendaiaren arteko
lotura bide itsuan aparkatuta dagoenez, EAJ Europako Batzordea etsi-etsian presionatzen ari
da Frantzia euskal Y-arekin bat egitera behartzeko.
Era berean, esaten ziguten ekonomia hobetuko zuela. Errealitatea, ordea, guztiz kontrakoa
da. Izan ere AHTaren gisako obra faraonikoen eraikuntzak eta horrek dakarren zorpetzeak diru
publikoaren xahuketa ikaragarria suposatzen du, murrizketa eta pribatizaziok eraginez eta
finean, populazioaren gehiengoaren bizi baldintzak prekarizatuz.
Milaka lanpostu sortzeaz ere hitz egiten zuten. Orain ordea, ikusten ari gara AHTaren obretan
laneko esplotazio eta prekarietate baldintzak eguneroko ogia direla. Horren isla, duela bi
hilabete eskas hamargarren biktima gertatu zen EHko makro azpiegitura honen lan
esparruetan.
Gaur egun ere esaten digute AHTa ingurumenaren aldetik jasangarria den garraio modu bat
dela, CO2 isurketarik sortzen ez duena. Guk ordea ibar, mendi zein akuiferoen suntsipen eta
kutsadura, eta material zein energiaren gastu izugarriak egunez egun egiazta ditzakegu.
Gainera, CO2 isuriei buruzko azterlanak faltsutu egin dituzte, urte horietan guztietan obran
bertan sortutako emisioak ez dituztelako kontuan hartzen.
Eta azkenik, merkantziak garraiatuko zituela ere esaten ziguten, eta, beraz, eguneko 10.000
kamioi kenduko zituela errepideetatik, euskal Y-arekin bakarrik. Bada, gezur handi hori, bere
eraikuntza justifikatzeko erabiltzen zuten argudiorik garrantzitsuenetako bat, baita ere
desmuntatu berri da. Iñaki Arriolak, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak, duela egun gutxi
baieztatu du oposizioak hasiera hasieratik salatu duena: AHTk ez duela merkantziarik
eramango, Espainiako estatuan kilometro bakar batek ere eramaten ez duen bezala. Bien
bitartean, Bernardo Cirizak, Nafarroako gobernuan kargu bera duenak, Iñaki Arriolaren
adierazpenen biharamunean, behin eta berriz esan zuen AHTaren Nafarroako korridoreak
Nafarroako industria-sektoreari aukera emango diola merkantzien garraioaren bidez
lehiakorrago izateko, eta, aldi berean, murriztu eginen dituela errepide bidezko salgaien
garraioak eragindako energiaren kontsumoa eta sortutako CO2 isurketak. Ergeltzat hartzen
gaitu edo zer?
AHT Gelditu Nafarroak salatzen du kapitalismo globalizatzailearen egungo merkantzien garraio
neurrigabearen beharra, edozein bitarteko dela ere, baina soilik herritarrei gezurra esan
dietelako, politikari gezurti horiek guztiak berehala dimititu beharko lukete, gizartea nahita
engainatzeagatik epaitu beharko lituzkete, eta EHko AHTko proiektu guztiak berehala gelditu
beharko lirateke.
Denborak aurrera egin ahala, AHTaren proiektuari mozorroa kentzen ari zaio, eta bere
trikimailu guztiak argitara ateratzen ari dira. Gero eta argiago dago AHTa gaur egun
suntsipenaren, kutsaduraren, xahutzearen, zorpetzearen, ustelkeriaren, klasismoaren, lan-
esplotazioaren, ohiko trenaren desegitearen, elite ekonomikoentzako onuraren eta klase
herrikoientzako hondamendiaren sinonimoa dela.
GELDI DEZAGUN AHTA- GELDI DEZAGUN KOLAPSOA- GELDI DEZAGUN KAPITALISMOA
Deja una respuesta