Hasi dugu abentura berria!!!!
Ttan Ttakun Irratian irratsaio berria eta Ataria Irratian Amalurra
irratsaiorekin jarraitzen dugu!!!
2026-27 kurtsoari hasiera eman diogu!!!
Gaur gai hauek jorratu ditugu irratsaioan:
- AMASAMENDI BIZIRIK (Smsgois Eskudero)
- Tolosa Argituz Energia Komunitatea sortu dute (Rebeka Calvo)
- Aralar ilargi? (Aitor Garmendia)
- Lezoko terminal ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa. (Haizea Etxeberria Isasa)
Eskerrik asko haiei, Iban GM (sintonia) eta Nokono eta Beñati (TtanTtakun teknikariak)
AMASAMENDI BIZIRIK
“Villabona, Andoain, Urnieta eta Hernani (Gipuzkoa) udalerrietako «Hernani I-II kluster eolikoa» proiektuaren eta haren ebakuazio-azpiegitura erkideei aurretiazko administrazio-baimena emateko eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskariak”
2026ko irailaren 24an EHAAn argitaratu dela Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailaren iragarkia, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Villabona, Andoain, Urnieta eta Hernani (Gipuzkoa) udalerrietako «Hernani I-II kluster eolikoa» proiektuaren eta haren ebakuazio-azpiegitura erkideei aurretiazko administrazio-baimena emateko eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskariak. Gainera, 30 eguneko epea irekitzen dela alegazioetarako. Ondorioz, idatzi honen bidez, honako ALEGAZIO hauek egiten ditut, garaiz eta behar bezala:
ESKALA HANDIKO PROIEKTU MASIBOEI BURUZKOA
Proiektu honek bultzatzen duen eredu desarrollista eta erraldoiak ez du ahalbidetzen bertako energia kudeaketa eta komunitarioa bultzatzea. Azken urteotan instalazio eoliko eta fotovoltaikoak jartzeko dagoen eskaera masiboen eta konexio baimenen atzean espekulazio handi bat sortu da, berriztagarrien burbuila bat alegia. Hedapen zabal hau enpresa handien mesedetan bultzatzen da benetako beharrei eta plangintza orekatu bati erantzun gabe. Ezin da onartu gure inguru naturalak enpresa handi hauen interes eta irabazietarako sakrifikagarriak izatea.
MENDIAREN ETA BAILARAREN INDUSTRIALIZAZIOARI BURUZKOA
Eskualdearen nortasuna mendiaren baitan dago eraikia, paisaiaren balio kultural eta ekologiko bat osatuz. Instalazio hauek suposatzen duten mendiaren industrialtzeak arro osoko (mendi nahiz bailara) biztanleen bizi kalitatean eta herri nortasunean eragin ezkorra izango luke. Landa eremuaren pobretzea ekarriko luke proiektu honek. Bizitzeko modu baten bukaera, lehendik nekez irauten duen nekazal eta abeltzain jardueraren desagertzea.
INGURUGIROAN INPAKTUARI BURUZKOA
Hainbat naturaguneen artean, Leitzarango bailara eta Adarra mendia arriskuan ikusten ditugu proiektu honen gauzatzearekin. Era berean, Amasamendi Ernio-Gazume babesgunearen eta Belabieta eta Leitzarango naturaguneen arteko lotura puntua da eta beraz, korridore ekologiko honek duen funtzioa asko kaltetuko litzateke. Horrez gain, poligono eolikoa hainbat espezieren migrazioa ahalbidetzen duen Aiako Harria – Aralar korridore ekologikoaren amortiguazioko eremu batean kokatu nahi dela kontutan izan behar da. Izan ere, aurkeztutako proiektuak ezinbestean dakar pista luze eta zabalen irekiera, aerosorgailuak altxatzeko zanja sakon eta zabalen irekiera, hauen estaltzea eta lur mugimendu ikaragarriek sortutako beste hainbeste ondorio kaltegarri. Honek guztiak ingurugiroan eragin handiak izango ditu, aurkezten diren neurri zuzentzaileek konponduko ez dituztenak eta itzulezinak izango direnak.
LANDAREDIA. Proiektua bateraezina da mehatxatutako landarediaren babesarekin. Besteak beste, Habitaten Zuzentarauan (92/43/CEE) Narcissus bulbocodium sartuta dago eta EAEko 262/1983 Dekretuan Ilex aquifolium.
FAUNA. Aerosorgailuekin talka arrisku handia izango dute babestuta dauden eta eremu hauetan behatuak izan diren Miru Gorriak, Arrano Beltzak eta tamaina ertain eta handiko beste hainbat hegaztik, besteak beste, Sai zuriak eta eremu honetan kabia jartzen duen Sai arreak, zeinarengatik ingururu horretan hainbat kirol jarduera debekatzen diren Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko 9/2021 legea, 73 art. aplikatuz. Kontuan izan behar dira, arroan mendi gainetatik beheragoko ekosistemetan (baso, lur, erreka…) bizi diren beste ugaztun eta anfibioak ere. Oso sentikorrak diren espezieak dira eta hauen bizitokietan, ur eta lurren kalitatean sortuko diren alterazioak oso kaltegarriak izan daitezke beraientzat. Ezin aipatu gabe utzi sagusarrek izango lituzketen kalteak.
AKUIFEROAK. Proiektu honetako parke eolikoak eta haren ebakuazio azpiegiturak bailarako lurrazpiko ur masen kontserbazioa arrisku larrian jartzen dute, ur baliabide hauen kalitatea eta beren ekosistemen osotasuna kaltetuz. Gainera, proiektu hau gauzatzeko sortuko diren lur mugimenduek eta instalazioek eragin kaltegarria izango dute inguruko erreka eta iturburuetan, hala nola, parke eolikoaren eremuaren azpitik irteten diren Ezkumeta eta Urgoxo iturburuetan.
OSASUNARENGAN ERAGINEI BURUZKOA
Orain arte martxan dabiltzan instalazio eolikoetan (hemen aurkezten direnak baino tamaina txikiagokoetan) inguruetako biztanleengan duten eragina jasotzeko hainbat ikerketa egin izan dira munduan zehar. Hainbat patologia aipatzen dira batez ere soinuarekin eta argiarekin lotutakoak. Entzuten diren soinu eta entzuten ez diren infrasoinuek, uhin elektromagnetikoek, argiaren isla eta argiaren efektu keinukariek, bakarka edo modu sinergikoan, biztanleen hurbiltasuna eta esposizio denboraren arabera, patologia espezifikoak sorrarazten dituzte hauengan. Nerbio sistemarengan eraginak, loarekin arazoak eta osasun mentalarekin lotutakoak zehazten dira. Proiektuak ez du aipatu ere egiten, zentral eoliko honetatik metro gutxira,(500m.-1500m.) baserri batzuk eta Amasako hainbat etxe ere kaltetuak izango direla eta oro har, ez da eragin kaltegarri hauei buruzko azterketa serio eta sakonik egiten.
PROZEDURARI BURUZKOA
Bukatzeko, proiektuaren inguruan egon den jokaera makurra salatu nahi dut. Informazio argi ezak herritarrak eskuak lotuta izan ditu, harik eta proiektu ikaragarri hau argitaratu den arte, helegiteak aurkezteko epe motz eta proiektu amaigabe eta beldurgarri honen aurrean herritarrak babesik gabe aurkituz eta proiektuaren nondik norakoetan parte hartzeko modurik gabe. Proiektua bera suntsitzailea dela deritzot eta klima aldaketari onurarik ez dakarkiola. Batetik, bertan produzitutako energia elektrikoa ez dago inondik inora energia fosilak ordezkatzeko inon proiektatua eta bestetik, parkea eraiki ahal izateko energia fosil ugari xahutu behar da ingurumena kutsatuz.
Tolosa Argituz Energia Komunitatea sortu dute
Tolosan bertan energia berriztagarria sortzea eta kontsumitzeko modu iraunkorrago bat bultzatzea da helburua.
Hainbat herritarrek Tolosa Argituz Energia Komunitatea (TAEK) sortu dute, eta bertara batzeko deia egin dute. «Gure helburua argia da: Tolosan bertan energia berriztagarria sortzea eta kontsumitzeko modu bidezkoago eta iraunkorrago bat bultzatzea. Eguzki-energia, energia-eraginkortasuna eta kontsumo kolektiboa uztartuz, etorkizuneko energia-eredua hemen bertan eraiki nahi dugu».
Orain arte, herritar talde batek landu du proiektua, eta irabazi-asmorik gabeko kooperatiba moduan eratu dute elkartea. Esan dutenez, Tolosako Udalaren eta Goiener S. Koop.en laguntza izan dute, eta aurrera begira beste erakunde publiko batzuen laguntzak lortzea aurreikusten dute. Orain, ordea, bazkideak behar dituzte, eta, horretarako, bazkidetzak zer dakarren gogorarazi dute: tokian tokiko energia berriztagarria sortzeko aukera; epe ertainera argindarraren fakturan aurreztea; energia-prezioen gorabeheretatik babes handiagoa izatea; eta trantsizio energetikoan zuzenean parte hartzea, ez soilik kontsumitzaile gisa.
Parte hartu nahi dutenek 50 euroko hasierako ekarpena egin beharko dute, eta kooperatibako bazkide bihurtuko dira. Aurrerago, instalazioak martxan jartzeko, bazkide bakoitzak 450 euro inguruko inbertsioa egin beharko du, eta inbertsio hori 10 urte inguruan amortizatzea aurreikusten dute. «Zenbat eta bazkide gehiago izan, orduan eta bideragarriagoa eta onuragarriagoa izango da guztiontzat. Ez da soilik zure fakturan aurreztea: etorkizun jasangarriago baten alde pausoa ematea da, Tolosatik eta Tolosarentzat».
Tolosako edozein herritarrek har dezake parte eta ez da beharrezkoa instalazio propiorik izatea, proiektua kolektiboa baita. Irailean aurkezpen publiko bat egingo dute proiektuaren xehetasun guztiak azaltzeko, zalantzak argitzeko eta parte hartzeko moduak bideratzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, tolosaargituz@gmail.com helbidera idatz daiteke, izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbaki bat zehaztuz.
Aralar ilargi?
Maiatzean hasitako lehortearen ondoren hainbat eta hainbat erreakzio egon dira; horien artean, Eusko Jaurlaritzak bere eskumenekoak diren zenbait eraikinetan aire girotua jartzeko milioika euroko partidak martxan jartzen dituela entzun dugu, baita Donostian, Amara aldean, egingo dituzten etxe berriek alboan basoa izango dutela ere.
Eta Aralarren?
Bertatik itzulitxo bat ematea nahikoa da uda ondoren mendia nola geratu den ikusteko. Ilargia ematen du. Harri eta harkaitzak begi-bistan daude, inoiz baino gehiago. Egoera hau ganadu larria ibiltzen den lekuetan bikoiztu egiten da, lurrazaleko erosioa nabarmena da. Bestalde, abere askok mendiaren alboko basoetan hartu dute arnasa, azken urteekin alderatuta, nabarmena eta kuriosoa izan da itxita ziren txoko horiek izan duten arindua.
Albistegietan haien abereen sabelaren neurria zaintzen duten ganaduzaleen kexak entzun ditugu, ez dugu mendia bera ardatz-sujektu hartuz inoren aipamenik entzun.
Urteetan aurrera joandako zaharrenek dioten moduan, ezagutu gabeko egoeran dago Aralar, baimentzen den ganadu larri kopuruak zerikusi zuzena du, eta beharrezkoa da kopuru hori jaistea. Bestetik, goi eremuetan larreak larre izanda, harkaitzak eta harriak nagusituta diren zonaldeetan zuhaitz landaketak egitea eta basoak sortzea beharrezkoa da bai mendiarentzat baita bertan ibiliko diren abereentzat ere.
Zonalde naturalean interes ekonomikoak tartean sartzen direnean antzeko erabakiak hartzeko ez-gaitasuna erakusten duten agintariak dauzkagu, baina Aralarren etorkizuna da jokoan dagoena.
Lezoko terminal ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa.
Intermodalaren informazio-azterketaren
Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza honek Lezoko (Gipuzkoa) terminal Intermodalaren ebaluazioari dagokion ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorako prozedura izapidetu duela jakin dut, EIAD-090INET espedientearen erreferentziarekin.
Legezko, zuzeneko eta benetako pertsona interesduna administrazio-prozedura horren emaitzan, ondoren zehazten den arrazoiarengatik Proiektaturiko jarduketa eremuaren mugakidea den eta kokaturiko etxebizitza baten jabea/egoiliarra naiz lezoko udalerrian Aurrera eraman nahi den proiektuaren eremuan etxebizitza/lursail baten jabea/egoiliarra naiz naizela Naturgune oso garrantzitsua eta gure harnasgunea bat suntsitzen du proiektu honek, eta honek nire osasunean kalteak ekarriko dizkit. Proiektu hau aurrera eramateak lur sail horretan ekoizten diren produktu ekoizpena etetea ekarriko luke eta kontsumitzen jarraitzea naturalen ukatu (produktu naturalak kontsumitzeko eskubidea kendu)
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen hamalaugarren xedapen gehigarrian, abenduaren 5eko 9/2018 Legeak sartutako aldaketak oinarri hartuta baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen xedapenetan ezarritakoaren arabera, espediente honetan agertzeko eskubidea dut, nire eskubide eta interes legitimoak babesteko, bai eta prozedura honetan zehar gerta daitezkeen jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzeko ere.
Descubre más desde
Suscríbete y recibe las últimas entradas en tu correo electrónico.
Deja un comentario