Mar Menor aintzariaren aldeko LHE baterako sinadurak

A Planetatik laguntzen ari gara Itsaso Txikirako LHE bat eztabaidatzea lortzeko. Sinatu ezazu!.
Jarraian LHE hau zertan datzan azaltze digute.

Mar Menor aintzirari eta haren arroari nortasun juridikoa aitortzeko lege-proposamenari buruzko legegintzako herri-ekimena

Diputatuen Kontseiluak Mar Menor Aintzirari eta haren Arroari pertsonalitate juridiko aitortzeko Legea onar dezan eskatzeko arrazoiak bi dira: alde batetik, Mar Menorreko eta ibaiertzeko udalerrietako biztanleek bizi duten sozio-ingurumen krisialdia eta krisialdi ekologiko nahiz humanitarioa larriak direla; eta, bestetik, egungo sistema juridikoa ez dela nahikoa, azken hogeita bost urteotan babes-figura garrantzitsuak eta tresna arautzaileak sortu diren arren.

Proposamena, Mar Menorreko itsas-aintzira ekosistema osoari buruzkoa da. Ekosistema hori, 135 km2-ko azalera duena, Espainiako Mediterraneo kostaldeko aintzirarik handiena da, baita mendebaldeko Mediterraneoko handienetarikoa ere. Sakonerari dagokionez, 4 metrokoa da batezbestekoa eta 7 metrokoa handiena. Jatorri bolkanikoko harkaitz azaleratzeen gainean dagoen hareazko barra batek bereizten ditu aintzira eta Itsas Mediterraneoa. La Manga izeneko barra horrek 22 km-ko luzera du, eta 100-1.500 metro bitarteko zabalera. Itsas Mediterraneoarekiko komunikazio bideak, barra zeharkatzen duten bost itsasarte edo golak dira. Multzoaren osagarri guztiak ondorengoak dira:

– berezko biodibertsitatea (habitatak, flora eta fauna), konektaturik duen eta bere isurialdeko arroa osatzen duen sistema hidrogeologikoa, aintziraren hondoa, ura eta bere gazitasuna eta itsasertzeko hezeguneak, “Comité de Asesoramiento Científico del Mar Menor” batzordeak idatzi eta 2017ko otsailaren 6an argitaratutako Informe Integral sobre el estado ecológico del Mar Menor” izeneko txostenean deskribaturik daudenak. Horiek guztiek hainbat presio jasan dituzte, XX. Mendeko 60ko hamarraldian horien erabilera areagotzearen ondorioz. Txostenak, halaber, zenbait inpakturen konbergentzia ere identifikatzen du1.

Bestalde, dituen ingurumen-balioekin batera, Murtziako Eskualdeak dituen identifikazio kulturaleko elementu nagusietako bat da Mar Menor aintzira eta atxikimendu emozional handia pizten du Murtziako herritar guztiengan. Horren frogagarri dira sortutako herritarren plataformak, auzo-elkarteak, erakunde ekologistak, kolektibo profesionalak, kultura-fundazioak eta abar biltzen dituztenak. Plataforma horiek ekosistema berreskuratzeko eta babesteko neurriak aldarrikatzen dituzte; esaterako, 2019ko urriaren 30ean Cartagenan manifestazio jendetsua egin zuten (55.000 pertsonatik gora) Mar Menor aintzira salbatzeko neurriak eskatzeko.

https://www.canalmarmenor.es/documents/20182/23091/Informe+Integral+sobre+el+estado+ecol%C3%B3gico+del+Mar+Menor

Horregatik guztiagatik, iritsi da jauzi kualitatiboa emateko unea, baita eredu juridiko-politiko berria hartzekoa ere, nazioarteko abangoardia juridikoaren eta naturaren eskubideak aitortzeko mugimendu globalaren ildotik.

Egungo lege-proposamena, martxoaren 26ko 2/1984 Zuzenketa Eskubidea Arautzeko Lege Organikoaren esparruan gauzatzen da. 3/1984 Legearen hirugarren eta laugarren artikuluetako eskakizunen arabera, Lege-proposamenaren atal-multzoaren aurrekoa den Zioen Azalpen hau, erantsi da adierazteko Mar Menor aintzira-ekosistemari pertsonalitate juridikoa aitortzea duela helburu; hartara, zuzenbideko subjektu gisa, eman ahal izango zaio eskubide propioen gutuna, berezko balio ekologikoan eta belaunaldien arteko elkartasunean oinarrituko dena eta etorkizuneko belaunaldientzat babesturik egotea bermatuko duena. Laugarren artikuluak xedatutakoari jarraiki, prozedurari hasiera emateko Diputatuen Kontseiluaren Mahaiari aurkeztu beharko zaio, Idazkaritza Nagusiaren bitartez, hirugarren artikuluan eskatzen den dokumentazioa. Bertan adierazitakoaren arabera, aurkezpen-idatziak ondorengoak jaso beharko ditu: Lege-proposamenaren testu artikulatua, aurreko zioen azalpena izango duena, eta ekimenaren Batzorde Sustatzailea osatzen duten kideen zerrenda, horien guztien datu pertsonalak jaso beharko dituena.

Mar Menor aintzirako eta bere arroko ekosistemen eskubideak aitortzeak esan nahi du bete direla gure nazioarteko konpromisoak; hala nola, 2015ean Parisen hitzartutako Aldaketa Klimatikoari buruzko Akordioa eta, era berean, gure planeta sartu den garai geologiko berriaren, Antropozenoaren, eskakizunen mailan jarri garela. XXI. Mendean, giza garapenaren ereduak eragindako kalte ekologiko larriek behartzen gaituzte ingurune naturalarekiko dugun erantzukizuna areagotzera. Aldi berean, eskubideak ematen dizkio Mar Menor entitate naturalari eta zabaldu egiten ditu Aintziraren inguruan bizi diren pertsonen eskubideak, degradazio ekologikoaren mehatxupean daudenak; hau da, eskubide biokulturalak deitutakoak.

Ingurumen Zuzenbideak gaur egun duen erronka handia da Naturaren babes eraginkorra lortzea, baita hari estuki lotuak dauden kultura nahiz giza bizimoduena ere; esaterako, Mar Menor aintziraren ibaiertzeko udalerrietakoena. Ildo horretatik, ezinbestekoa da aplikatu beharreko zuzenbidea eta babes juridikoa merezi duten objektuak interpretatzea, Mar Menorrek duen degradazio ekologiko maila sakonaren arabera. Auzitegi Gorenak gure Konstituzioaren 45. artikuluaren inguruan egindako interpretazioari jarraiki, Natura, ekosistema gisa, da gizakia beste elementu bat bezala integratzen duena eta, horrenbestez, pertsonaren garapena ahalbidetzen duena. Auzitegi Goreneko 2. salak, 1990eko azaroaren 30ean, emandako epaiak agerian utzi zuen ingurune naturalaren eta bizitzeko oinarrizko eskubideen nahiz pertsonen osasunaren artean dagoen lotura. Gainera, gizakia naturaren zati gisa aipatzen du espresuki, eta ez natura menderatzera bideratutako izaki gisa, soil-soilik bere zerbitzura jartzeko asmoz.

“Pertsonen osasunari eragiten dioten gaitzak eta beste animalia edo landare espezie batzuek eta ingurumena kaltetzen dituzten arriskuak bereiztearen arrazoia, hein handi batean, da gizakia ez dela naturaren zati sentitzen; baizik eta, menderatzera edo konkistatzera bideratutako kanpoko indar bat bezala, natura bere zerbitzura jartzeko asmoz. Komenigarria da gogoratzea naturak ez duela erabilera mugagaberik onartzen eta babestu beharreko kapital naturala dela” (Auzitegi Goreneko 2. salaren epaia, 1990eko azaroaren 30ekoa, 3851/1990 zenbakia, 17.2 Zuzenbide Oinarria).

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: