Agroekologia eta elikadura burujabetzan oinarritutako elikadura-sistemaren alde

(CASTELLANO)

Eragile desberdinok Soberanía Alimentariak (Elikadura Burujabetza) bultzatutako hurrengo adierazpenarekin bat egin dugu. (Atxikimenduak egiteko edota ikusteko begitatu HEMEN)

Egungo egoerak kezkatzen gaitu, eta landa eremuan gero eta jende gutxiago dagoen eta kanpoko inputen eta energia mugatuen mende dagoen elikadura ereduan aurrera begiratzeak ziurgabetasun testuinguru batean bizitzera garamatza. Eredu hau etekin-metaketaren parametroen arabera diseinatuta baitago, eta ez biztanle guztiei elikagai osasungarriak eskaintzeko, ez eta gure landa eremua bizirik mantentzeko ere.

Kezka sortzen digu, halaber, dagoen eztabaida partzialak, eta, horregatik, beharrezkoa iruditzen zaigu edozein gizartek nahi duena lortzeko funtsezkoak diren elementuak ematea: osatzen dugun ingurunea zaintzea eta bertan bizi garen izaki bizidun guztientzako bizitza duina bermatzea.

HONAKO HAU SALATZEN DUGU:

  Politika neoliberalak dira lehen sektorearen egoeraren erantzule. Baserriak eta etxaldeak uzteak tokiko ekonomiak eta landa eremuko gizarte-ehuna desegituratu ditu; jarduerari eusten dioten nekazari eta abeltzain askok autonomia eta erabakitzeko gaitasun gutxi ematen dien ereduan egiten dute lan.

  Elikadura-sistema kapitalista honek pertsonen aurkako indarkeria sortzen du. Sistema honetako enpresak zaurgarritutako biztanleriaz baliatzen dira baldintza prekarioetan erabiltzeko, berotegietan edo hiltegietan ikusten dugun bezala; bankuek beraien etekinak handitzen dituzte, gero eta gehiago zorpetzen baitira familiako nekazaritza eta abeltzaintza; merkataritza politikei esker, azalera handiek ekoizpen kostuen azpitik ordaintzen diete eskala txikiko etxaldeei eta baserriei.

  Beste ekoizpen-sistema garaikide batzuk bezala, elikadura-sistema natura menderatzean oinarritzen da. Haragiaren ekoizpen industriala horren adibidea da, animalien aurkako tratu txarrengatik eta gure landa eremuan eragiten dituen ingurumen eta gizarte inpaktuengatik, baina baita bere ekoizpen kate osoagatik ere, erregai fosilen abusuan eta pentsuarentzako zerealak ekoiztera bideratutako hegoalde globaleko lur espoliazioan eta akaparamenduan oinarrituta.

  Aipatutako menderatzea eta ustiapena eskala globalean gauzatzen dira, dauden baliabide eta materialen mugak kontuan hartu gabe, hazkunde lineala proiektatzen da, zeina, mugatutako planeta batean, fikziozkoa bihurtzen den. Dagoeneko ikusten ari gara, lehengaien eskasiaren ondorioz ongarrien prezioak igotzen direla eta, beraz, elikagaienak era bai; urtez urte lurraren ekoizpen intentsiboa eta ustiatzearen poderioz, lurraren emankortasunaren galtzen dugula; baita, exportaziorako ekoizpenetarako eremu askotako akuiferoen kutsatzen eta agortzen ari direla ere.

  Dinamika horiek mantentzeak sufrimendua eragiten die lurralde periferikoei, sakrifizio-eremuak deiturikoei, bizi-baldintza prekarioen, biztanleriaren desplazamenduen eta migrazioen, komunitate sareak haustearen eta identitatea eta lurrera sustraitutako jakintzak galtzearen ondorioz.

  Hau ez da hegoaldeko herrialdeetan bakarrik gertatzen, baita gure herrietan ere. Landa-biztanleriaren galera prozesuek zerikusia dute ekonomia eta elikadura sistemarekin, eta funtsezkoa da hori kontuan izatea haiek geldiarazteko lan egiten dugunean. Ez da onargarria edozein preziotan birpopulatzea; lurraldea zaintzea da kontua, haren nortasuna eta memoria errespetatuz, jakitun izanik herrietan daudela etorkizun post-kapitalistari aurre egiteko gako asko.

  Elikadura alorrean larrialdi klimatikoari aurre egiteko gobernu eta administrazioen proposamen gehienek ez dute aldaketa nabaririk eragiten eta “jasangarria” etiketapean pribilegioak mantentzeko ezkutuko moduak baino ez dira. Ez diezaiogun irtenbide teknologikoak idealizatzeari. Ez da soilik kutsatzen ez duten elikagai osasuntsu kontua, lurra zainduz aberastasuna banatzean eta autonomia, komunitatea eta bizitza duinak sortzean datza.

  Era berean, badirudi nekazaritzako erakunde eta sindikatu batzuek kezka handiagoa dutela beraien egiturei eusteko beraien afiliatuen etorkizuna zaintzeko baino. Harrigarria da hauek patronalarekin batera ikustea, landa eremua egungo egoerara eraman duten dinamika produktibista berberak behin eta berriz azpimarratuz; izan ere, agroekologiaren esparruan trantsizio sendo bat eskatu beharko lukete, bizirik dirauten eta iristeke dauden nekazariei segurtasuna eskainiko diena.

  Azkenik, gaur egungo testuinguruak, neurri batean aurreko guztiak eragindakoak, eskuin muturreko mugimenduak ugaritzea eragiten du, joera ideologiko totalitarioekin, landa eremuen homogeneizazioari buruzko ideia bat aldarrikatzen dutenak, intolerantzia eta supremazismoa bezalako jarreretan oinarritua, eta landa eremuari buruz estereotipo kaltegarri eta mugatzaileak mantentzen dituena.

HURRENGOA ADIERAZTEN DUGU:

Izugarria da gizarte kapitalistok azken hamarkadetan eragin dugun sufrimendu guztiaren froga, azterketa eta lekukotza kopurua. Sortutako dinamiken ondorioz, gaur egun, gure bizitzetan eragin zuzenak dituzten erabakiak elite nagusi eta aberastu baten mende daude, herriaren borondatearen mende baino gehiago.

Ezinezkoa da ekoizpen eredu antagonikoen elkarbizitza. Beharrezkoa da gobernuen eta administrazio publikoaren konpromiso politiko irmoa, pixkanaka agroekologia eredu hegemoniko bihurtuko duena, birmoldaketa erraztuz eta produkzio, arau, prestakuntza, merkaturatze edo erosketa publikoko eremuetan lagunduz.

Inoiz baino gehiago uste dugu posible eta premiazkoa dela agroekologian, elikadura burujabetasunean eta ekonomia solidarioan, kooperatiboan eta feministan oinarritutako elikadura sistema berri bat eraikitzea, gorrotoa baztertu eta elkarrizketa eta aniztasunak hartuko dituen gizarte batean.

Izan ere, gutako askok egunero eraikitzen dugu, gure eremu profesional, pertsonal edo aktibistatik, eta inoiz baino konbentzituago jarraituko dugu, gure gobernu eta administrazio publikoen laguntzarekin edo gabe, sare eta ikaskuntza partekatuak sortuz. Jakitun gara, halaber, hezi garen gizartearen ondorio, bai maila pertsonalean eta baita maila kolektiboan ere, gure pentsamoldeetan, deseraikitzeko dugun guztiaz.

Landak hainbat mehatxuri aurre egiten jarraitzen du, energia edo abeltzaintzako megaproiektuetatik gentrifikaziora, baina baita bere defentsa babesten duten diskurtsoei ere, pribilegio indibidual, baztertzaile eta korporatiboak babesteko asmoarekin.

Badakigu masa kritiko global baten parte garela, gaur egun gizarte kapitalistaren hondamendiaren aurrean itxaropen arrakala dena. Norabide-aldaketa elikaduratik, lehen sektoretik eta landa eremutik has daiteke.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: