Zientzia matxinatu egiten da: ekitea besterik ez zaigu geratzen

Rebelión Científica

http://www.rebelioncientifica.es/2022/04/manifiesto-en-euskera.html

Hemen azpian manifestu osoa irakur dezakezu, asko eskertzen dizugu zure babesa esteka honen bidez zure SINADURA emateko

Manifesto hau sinatu egiten dugun pertsonak diziplina zientifiko eta jakintza arlo desberdinak ordezkatzen ditugu. Hemen adierazten dugun konpromisoa bakar-bakarrik gurea da eta ez du guk lan egiten dugun erakundeak tartean sartzen. Gure espezializazio arlo desberdinetatik ikuspuntu bera daukagu: hamarkadetan zehar gobernu desberdinek ez dituztela beharrezko neurriak hartu klimak, energiak eta biodibertsitateak pairatzen duten krisi larri eta garrantzitsuari dagokion moduan aurre egiteko.

Gure zibilizazioaren biziraupenerako eta baita ere planetako beste izaki bizidunen biziraupenerako arriskuak egunero areagotu egiten dira. Geldotasun hau onartezina da: egoera hain da larria non beharrezkoa den komunitate zientifikoa mobilizatzea exijituz arazoari berehala aurre egitea. Dagoeneko ez dago denbora gehiagorik.

Ez dago zalantzarik: desagertze masiboa eta kaos klimatikoa martxan

Ikerketa zientifikoen emaitzak ukaezinak dira: katastrofeak eskala handian eta gure begien aurrean gertatzen dabiltza. 2020. Urtetik hona jasatzen gabiltzan COVIDaren pandemiaren jatorria deforestazioarekin lotuta dagoen zoonosian dago. Gero eta sarriago gertatzen dira tanta hotzak, elurteak, uholdeak, lehorteak, bero-boladak eta sute erraldoiak. Estatu mailan, dagoeneko lurraldearen %75a dago basamortutze arrisku larrian.

Mundu mailan seigarren espezien seigarren suntsipen masiboa bizitzen gabiltz: egunero hamarnaka fauna eta landare espezie desagertzen dira. Ikuspuntu guztietatik (plastikoa, pestizidak, nitratoak, metal astunak, etab) kutsadura maila oso kezkagarria da, eta badakigu dagoeneko piztu egin direla klimatikoki bueltaezinak diren puntu batzuk –tipping points.

Gizakiaren biziraupenareko eta Lurrean bizitzarako arrisku oso larriak daudela adierazten dituzten ebidentzia zientifikoak daude. Horren aurrean, 2019. urtean komunitate zientifikoko 11.000 pertsonek planetako gobernu guztiei zuzenduta zegoen larrialdi klimatikoaren alerta publiko bat sustatu zuten.

Gora begiratzen dugu, baina ez dugu jarduten: zientziak 2022an dioena

Hala ere, gobernuek eta arduradun ekonomiko handiek ez dute aurrez aurre begiratu martxan dagoen hondamendiaren tamainari. Valérie Masson-Delmotte paleoklimatologoarentzat eta IPCCko 1 taldeko zuzendarikidearentzat, A. McKayren Ez begiratu gora film satiriko arrakastatsua motz geratzen da: «Zientzialari gisa dugun errealitatea fikzio hau baino askoz okerragoa da».

Hona hemen IPCCren 2021eko lehen kapituluko adituen ondorioetako batzuk:

«Ibilbideek berotze globala 1,5 °C-ra muga dezaten, gainditze nuluarekin edo txikiagoarekin, trantsizio azkarrak eta irismen handikoak beharko lirateke energia, lur, hiri eta azpiegitura-sistemetan (garraioa eta eraikinak barne), baita industria-sistemetan ere. Sistemetako trantsizio horiek ez dute aurrekaririk eskalari dagokionez, eta sektore guztietako emisioen murrizketa sakonak, arintze-aukeren multzo zabala eta aukera horietan egindako inbertsioen eskalaren gorakada handia dakarte. »

Baina, egia esan, zientziak eskatzen dituen eta posible diren trantsizio azkar horiek ez dira egiten ari.

2022an, emisioek gora egiten jarraitzen dute, baliabideak agortzen ari dira eta gobernuek diru publikoarekin laguntzen jarraitzen dute erregai fosilen industria eta ingurumena zein giza osasuna kaltetzen duten beste jarduera batzuk. Horregatik, hain zuzen ere, Europan, Alemaniako eta Frantziako gobernuak zigortu egin dituzte beren konstituzio-mozketengatik, klima-gelditasunagatik, eta Espainian, gaur egun, Estatuaren aurkako klima-kereila bat tramitatzen ari dira.

Delay means death. Atzeratzeak heriotza esan nahi du, adierazi zuen Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak, IPCCren II. kapitulua argitaratu berritan, Ukrainako egungo gerra hasi eta berehala. Gatazka hori klima eta baliabide-krisiarekin lotuta dago, eta halaxe nabarmendu zuen Svitlana Romanko Ukrainako meteorologoak: «Klima-aldaketak eta gatazkak erro berberak dituzte: erregai fosilak». Kausak berberak dira, eta Lurreko bizitzaren suntsipen globalaren gaineko ondorioak ere berberak izango dira, bide horretatik jarraituz gero, gure espeziearen etorkizuna zuzenean eta berehala mehatxatuta dagoelako. Gatazka armatuak areagotu egingo dira, gure gizarte guztien elikadura eta energia-segurtasuna jokoan jarriz.

Egoera hain da kezkagarria, hain adostua eta gobernuen ekintza zehatzetan hain eragin txikia duena, ezen ikertzaile handi batek, Bruce Glavovic irakasleak, IPCCren II. kapituluaren koordinatzaileak, txostenak egiteari uzteko deia egin berri baitio komunitate zientifiko osoari. Bertan, honako hau adierazten du:

«IPCCren ebaluazio gehiago gelditzeko eskatzen dugu, gobernuak fede oneko erantzukizunak betetzeko prest egon arte eta tokiko mailatik ekintza koordinatu bat lehenbailehen mobilizatu arte».

Nortzuk dira trantsizio azkarraren blokeoaren erantzuleak?

Gure gobernuak eta enpresa-lobbyak dira ingurumen-ekintza azkarraren blokeoaren zuzeneko erantzuleak, zuhurtziaren printzipioari muzin egiten diotelako eta ez dutelako onartzen baliabide mugatuak dituen planeta baten hazkunde amaigabea besterik ez dela Antonio Guterresek deitu zuena: «Gizadiarentzako bide suizida». Hala adierazi zuten IPCCko III. kapituluko adituek:

“Ekonomiaren, politikaren eta boterearen arteko elkarrekintza funtsezkoa da per capita emisio handienak dituzten herrialdeek, logikoa denez emisioak murrizteko aukera gehiago dituztenek, praktikan kontrako jarrera hartu ohi dute.”

Botere ekonomikoek defendatzen dituzten egungo hazkunde-helburuak ez datoz bat zuzenean ingurumen-inpaktuak planeta-mugen atalaseen azpitik murriztearekin. Horrela, produkzio-ereduaren errotiko aldaketa geldiarazten da, ezinbestekoa baita atzerapenik gabe ekitea tenperaturaren igoera 1,5º eta 2º artean mugatu ahal izateko.

IPCCren seigarren txostena argitasun meridianokoa da: kontsumo indibidualaren aldaketak ez dira aski, eta produkzio-sistema osoaren eraldaketa sakon eta azkar bat behar da, baita kolektibo ahulenentzat trantsizio justu bat ere.

Helburu hori lortzeko adituek gomendatzen duten gobernantza “gizarte-berrikuntzara” eta herritarren benetako parte-hartzea eta ekintza klimatikoaren demokratizazio eraginkorra bermatzeko “erakunde berriak” sortzera bideratuta dago. IPCCk adierazten duen bezala, orain eraiki behar duguna eskubide berriak, ekonomia berriak eta erakunde berriak dira, lurraren aldeko demokrazia baketsu baterako.

Apirilaren 4tik 9ra komunitate zientifikoko kideek nazioartean koordinatutako desobedientzia zibil baketsuko lehen ekintza egingo da. Komunitate zientifikoaren gomendio adostuak helburu lotesle bihurtu behar dira, herritarren benetako parte-hartzea bermatuko duten mekanismo instituzionalekin, Aarhuseko Europako hitzarmenak 2005etik aurreikusten duen bezala.

Komunitate zientifiko osoa, kolektibo eta eragile sozial eta herritar guztiak manifestu hau sinatzera eta ekintzara pasatzera gonbidatzen ditugu. Aldaketak eskatzeko garaia iritsi da, eta aldaketa horiek, gertatzen ez badira, sufrimendu imajinaezina eragingo dute. Saihestu daitekeen sufrimendua. Bakarrik onartzen badugu gure planeta zoragarriak mugak dituela, eta gu garela horietara egokitu behar dugunak.

Baliabide urriengatik gerren garaian, aurrekaririk gabeko gizateriaren zaurgarritasun kolektiboan, adimen kolektiboa lan egiten behar dugu, guztion konpromisoa behar dugu, ekintzara igarotzeko garaia iritsi dela onartzeko, eta hori egiteko ausardia.

Mila esker manifestua irakurtzeagatik. Eskertuko genizuke zure babesa esteka honetan sinatuta:

MANIFESTUA SINATU HEMEN

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: