AHT zundaketen aurkako mendi martxa

STOP AHT Zundaketak Ekimena (*)

(Castellano)

Gaur, azaroak 11, larunbata, Sakana eta Goierriko AHTaren zundaketen aurkako ekimenak deituta 50 lagun inguru bildu dira goizeko 9:30etan Lakuntzako plazan. Handik Andia magaleruntz abiatu dira AHTa Sakanan barrena Gasteizera edo Ezkiora eraiki erabakitzeko Lakuntza eta Arbizu artean egin nahi dituzten zundaketa puntu eta kanpaina geoteknikoak bertatik bertara ezagutzeko. Ibilbidean zehar aipatutako puntuak erakusteaz gaiz, AHTak inguruan eragingo lituzkeen kalteen berri eman da (tunelak, zubibideak, lubakiak…) eta tarte batean, ingurune berdinetik pasarazi nahi duten goi tentsioko lineen berri eta horien aurkako borrokari buruzko azalpenak eman ditu Goi tentsioko lineen aurkako plataformako kide batek. Gisa horretan Arbizuko plazarainoko bidea egin da. Han, hamaiketakoa hartu ostean, Arbizu Bizirik-eko, Goierriko Landarlan taldeko, Sakanako plataformako eta AHT Geldituko kide banak hitza hartu dute beren ingurunean azken garai honetan egoera nola dagoen kontatzeko eta zundaketen aurka prestatu den protokoloaz informatzeko. Azalpenak eta gero, martxak bideari berrekin dio, baina oraingoan Aralar aldeko Arbizu-Lakuntza arteko zundaketa eta kanpaina geoteknikoen lekuak ezagutzeko, hau da, AHTaren Sakanatik Ezkiorako aukerari dagozkionak alegia. Horrela azalpen, galdera, solasaldi eta informazio elkartruke aberatsak tartekatuz, berriz ere martxa Lakuntzako plazaraino itzuli da, AHTaren zundaketen eta AHTaren aurkako aldarrikapenen artean.


  • AHTren zundaketen inguruko bestelako artikuloak HEMEN

(*) Sakana Trenaren alde, Sustrai Fundazioa, AHTrik ez! Lautada, Otsotarrak, Landarlan eta AHT Gelditu! Nafarroa)

 


Descubre más desde

Suscríbete y recibe las últimas entradas en tu correo electrónico.

Un comentario sobre “AHT zundaketen aurkako mendi martxa

Agrega el tuyo

Deja un comentario

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

Descubre más desde

Suscríbete ahora para seguir leyendo y obtener acceso al archivo completo.

Seguir leyendo