Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren Lege berriaren aurrean

Eusko Legebiltzarrak Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren Lege berriaa onartzen zuten bitartean, kanpoan Euskal Herria Bizirik sareak elkarretaratzea egin du honen aurka. Sarearen aburuz, «EAJ-PNV, PSE eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu da, agerian utziz hiru alderdi politiko hauek hazkunde ekonomikoa lehenetsi dutela klima larrialdiaren aurrean».

Hauxe da Euskal Herria Bizirik sarearen komunikaua:

«Gaur hemen elkartu gara, eusko legebiltzarrean onartu berri duten Trantsizio energetiko eta
klima neutraltasunerako legearen fartsa salatzeko. Lege hau EAJ-PNV, PSE eta EH Bilduren
aldeko botoekin onartu da, agerian utziz 3 partidu politiko hauek hazkunde ekonomikoa
lehenetsi dutela klima larrialdiaren aurrean.

Lege honek, teorian deskarbonizazio prozesua aurrera eraman ahal izateko baldintzak sortzea
du helburu, hau da behintzat alderdi politikoen ahotan dagoena. Baina arretaz irakurriz gero,
nabarmena da zer den lege honek ezkutatzen duena: energia berriztagarrien industriaren
hedapen ahalik eta masiboena ematea, modu honetan hazkuntza ekonomikoari bultzada handi
bat emateko.

Berriztagarrien zabalpen hau aurrera eramateko orduan izango den desadostasun sozialaz
jakitun, energiaren sozializazioaz mintzo dira behin eta berriz, bertako energia “garbi” eta
“merkearen” propaganda eginez. Herritarrentzako izango den balizko %20 hori, berriztagarrien
instalazioei ezarriko zaizkien zergak eta megabatioaren prezioa dira propaganda horren oinarri.
Baina argi izan behar dugu hazkuntza ekonomikoa helburu duen lege bat izanik, enpresari
handiak izango direla lege honen onuradun nagusiak. Berriztagarrien zabalpen masiboak
eragingo duen kaltea izango da herritarroi iritsiko zaigun bakarra.

Bestalde esan beharra dago, lege hau ez dela berria. Lege honen oso antzekoak martxan daude
jada Europako beste lurraldetan. Nafarroakoa adibidez, EAEn onartu berri duten legearen ia
berdina da. Sustrai erakuntza fundazioak publiko egin dituen datuek argi diote, azken urteetan
energia kontsumoak eta emisioak gora egin dute Nafarroa Garaian; nahiz eta bertan eman den
berriztagarrien zabalpena oso handia izan, horrek ez du lurraldearen deskarbonizazioa ekarri,
kontrara berriztagarrien zabalpen industrialak emisioak igotzea eragin du.

Beraz, argi dago instituzioetako politikarien apustua zein den, hazkuntza ekonomikoa
bultzatzea. Egun bizi dugun klima larrialdia, biodibertsitate galera, itsasoen azidifikazioa, lurren
kutsadura… bezalako auzi garrantzitsuak alde batera utzi dituzte, orain arte ezagutu dugun
oreka naturala zalantzan jarriz. Honekin batera elikadura burujabetzara bidean Euskal Herriak
dituen gabeziak gero eta nabarmenagoak dira baina arazo hauei konponbidea aurkitzen saiatu
beharrean, Europak horren beharrezkoa duen hazkuntza ekonomikoan parte aktibo izatea
lehenetsi dute EAEko alderdi politiko nagusiek.

Argi izan ezazue inposatu nahi diguzuen proiektu bakoitzaren aurrean izango gaituzuela!!
Lurraren defentsan, Euskal Herria Bizirik!!»


Descubre más desde

Suscríbete y recibe las últimas entradas en tu correo electrónico.

Deja un comentario

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

Descubre más desde

Suscríbete ahora para seguir leyendo y obtener acceso al archivo completo.

Seguir leyendo