Afganistango emakumeen eskubideak: emanaldia eta solasaldia

(Castellano)

A Planetak bat egin du Erei elkartearekin «34 leiho afganiarrak» kontzertu-emanaldirako. Bertan Elena Yaqubee musikari eta aktibista afganiarra izango da, Fabio Joel Tunno musikari, antzezle eta kultura ikerlari italiarrarekin batera. Donostiako Re-Read liburu dendan (Segundo Izpizua kalea, 13) izango da Uztailak 4, ostegunean (20:00) eta aurreko egunean Oñatiko Lazarraga lorategian.

15 minutu irauten dituen bideo musikalak Afganistango emakumeen eskubideen inguruan dihardu eta bideoaren ondoren solasaldia sustatuko da bi artistekin, Afganistango egoeraren inguruan hitz egiteaz gain, emakumeen eskubideak jorratu eta migrazioaren eta emakume bezala erbestean bizitzearen inguruan solasteko.

Gainera, bi artistak beraien gitarrekin egongo dira eta zuzenean abesti batzuk entzuteko aukera ere izango dugu.

«34 LEIHO AFGANIARRAK»

34 zenbakiak Afganistango 34 probintziei egiten die erreferentzia eta hauetako bakoitzean kultura, tradizio, musika eta historia desberdinak daude deskubritzeko. Entzule bakoitzari leihoak ireki eta ahaztuta dagoen lurralde honetako errealitatea deskubritzeko aukera ematea da helburua. Ondorengo gaien inguruan arituko dira: gerra, biolentzia, terrorismoa, emakumeen eskubideak, errefuxiatuen ihes egiteko prozesua, Europara bidaia, itxaropena, ametsak, etab.

Emanaldiaren helburua Afganistango errealitatea erakustea da eta biolentzia eta zapalkuntza kondenatzea. Proiektu honek Afganistanen gertatzen ari denaren errealitate gordina deskribatu nahi du eta era berean, itxaropenaren hazia hedatu nahi du. Badakigu arteak mundua astintzeko eta berreraikitzeko ahalmena duela.

Emankizunak arte desberdinak biltzen ditu: musika, poesia, jarduna, istorioak kontatzea, argazkigintza eta bideoak partekatzea. Arte hauek guztiak bakea, justikiza eta elkartasunaren bitarteko izango dira.

Deja un comentario

Blog de WordPress.com.

Subir ↑