CAF, EZ TRANBIARIK ERAIKI LEGEZ KANPO OKUPATUTAKO LURRETAN

(BDS)
(Castellano)

Duela 5 urte, Euskal herriko 70 kolektibo, sindikatu eta alderdi politikok kanpaina
bat hasi genuen CAF euskal tren-enpresak bertan behera utz zezan Jerusalemen
tranbia zabaltzeko eta mantentzeko kontratua. Tranbia horrek Israelgo koloniak
eta hiria lotzen ditu Palestinako Lurralde Okupatuan.5 urte geroago, eta CAFek nazioarteko zuzenbidea urratzen eta Israelgo apartheidarekin kolaboratzen jarraitzen duen arren, kanpaina askoz indartsuagoa da.

Beasaingo CAFeko enpresa batzordeak behin baino gehiagotan exijitu dio CAFeko zuzendaritzari kontratua bertan behera uzteko; “CAF, jaitsi zaitez israeldar apartheidaren trenetik” kanpainak mobilizazio sozialerako eta sare sozialetan astintzeko ekimenak jarri ditu martxan, euskal erakundeek CAFekin dituzten konplizitateak aipatuz, Eusko Jaurlaritza kasu; eta Euskal Herrian “Euskal Herria zapaldu nahi dugu” salatzeko.

Eta hori badakite Palestinan. Horregatik, nazioarteko ekimen bihurtu da kanpaina, BDZ mugimendua hainbat lekutan aktibatzea bilatzen duena, CAFen gaineko presioa handitu eta Palestinatik alde egin dezan. Norvegian, Frantzian, Erresuma Batuan, Mexikon, Kolonbian ulertu dute beren erakundeek ezin dutela CAF onartu beren trenak (metroak, tranbiak) kudeatzeko edo mantentzeko. Eta boikot herrikoia eraginkorra da. Hor dago Veolia multinazional frantziarraren aurrekaria ere. 2015ean enpresa honek Israelen egindako inbertsio guztiak saldu behar izan zituen (tartean Jerusalemgo tranbiarena), BDZ kanpainak sortutako milioi askoko galerak zirela eta.

 

Era berean CAFek parte hartzen duen krimen guztiak aitortu ditu Nazioarteko Justizia Gorteak 2024an, Palestinaren okupazio israeldarra legez kanpokotzat jotzen duen irizpen batean. Gorte honek Israelek okupatutako lurralde palestinarrarekin edo lurralde horretan legez kanpoko presentzia finka dezaketen zatiekin harreman ekonomikoak edo komertzialak izatea galaraztera behartzen ditu estatuak (eta baita estatu horretako erakundeak ere).

Hori dela eta, Israel herri palestinarraren aurkako genozidioa egiten eta Palestinako lurralde okupatua setiatzen ari den honetan, Euskal Herrian manifestu hau sinatzen dugunok beste behin eskatzen dugu CAFek nazioarteko zuzenbidea bete dezala. Bestela esanda, Jerusalemgo Tranbiaren proiektutik alde egin dezala eta horrela Palestinaren okupazioaren konplize izateari utz diezaiola. Eta eskatzen dugu euskal erakundeek, batez ere Eusko Jaurlaritzak, CAFen akziodun gisa, CAFi babesa ken diezaioten, CAFek nazioarteko legedia
betetzen ez duen bitartean.


Descubre más desde

Suscríbete y recibe las últimas entradas en tu correo electrónico.

Deja un comentario

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

Descubre más desde

Suscríbete ahora para seguir leyendo y obtener acceso al archivo completo.

Seguir leyendo