Martintxo Mantxo (A Planeta) Argazki nagusia: Sebastião Salgado (Castellano) (English)
2025eko maiatzaren 17an argitartutako «Ez bakarrik Ukraina, ez bakarrik lur arraroak»» idatzian aire zabaleko meatzaritzari buruzko problematika desberdinei buruz (aire zabaleko meatzaritza berez arazo bat da) aritu ginen. Hor geroztik kasu berriak gehitu behar ditugu. Hain gai zabala eta erauzketa-erasoko unerik gorenean jorratzearen arazoa da.
A Planetaren jardueraren kasu nagusietako bat eta artikuluan aztertzen zen kasuetako bat, Santa Martaren 5 defendatzaileena, jakin genuen kasuaz arduratzen zen epailea kargugabetzen zutela interes-gatazkagatik: Guardia Nazionaleko kide izan zen. Gogora dezagun gerrilak 1989ko gerra zibilean egindako krimen bat leporatzen zitzaiela. Egunetara, El Salvadorreko meatzaritzari beste elementu bat gehitzen zitzaiola ere argitaratu zen: torioa, erregai nuklear gisa erabiltzen zena, esperimentazio fasean zegoena.
Idatzi eta astebetera, Sebastião Salgado argazkilari ospetsua hil zen Brasilen. Hilean, herrialde horretako lagun batek, meatzaritzaren aurkako aktibista eta Euskal Herrira horregatik etorri zenekoa, laguntza eskatzen zidan txosten bat banatuz.
Asteetara, ustelkeria eskandalu batek Espainiako gobernua Nafarroakoarekin lotura argiz zipriztintzen zuen. Azpiegituren esleipenen truke komisioak kobratzeagatik Santos Cerdán protagonista duen ustelkeria kasu honetan, Nafarroan proposatzen duten proiektuetako baten kasua sartzen da, Muga meategiarena. Meatze-proiektu horri Megado Minerals enpresako beste baten iragarkia gehitu behar zaio, Iberian Copper poyektoarena (Kobre Iberikoa).
Mapa estraktibista EHn zabaltzen da

Esan bezala, artikulua argitaratu eta asteetara ezagun zen diputatu sozialistaren eta Pedro Sanchez presidentearen eskuineko eskuetako bat, Santos Cerdan nafarraren ustelkeria kasua. Cerdani azpiegiturak esleitzearen truke komisioak kobratzea leporatu zioten, eta horregatik kargua utzi eta PSOE eta Sanchezen gobernua krisi handienean sartu zituen. UCOk ikertutako kasu horretaz gain, Sustrai Erakuntzak salatu duenez, Cerdan Nafarroan, non bere alderdiak PSOEk ere agintzen duen eta bera ere diputatu izan zen, proposatutako beste meatze proiektu batean sartuta egon da: Mina Muga. Potasak lurpean erauzteko proiektu hau Nafarroa eta Zaragoza arteko mugan kokatuko litzateke, Zangozatik gertu. Inpaktu handienak ur eta energia gastu neurrigabea dira, gatz arrunta eta uratik potasa banatzearekin lotuta.
Orain, beste behin ere, Sustrai Fundazioak proiektu hori salatu berri du, eta, esan bezala, beste proiektu bat da Nafarroako lurraldeak, herritarrek eta ekosistemek aurre egin behar dioten eraso estraktibista eta enrgetiko handi honetan. Izan ere, Sustrai izan zen Geoalcalik sustatutako Mina Mugaren ustiapen proiektuaren aurkako demanda horren artikulatzaileetako bat, eta proiektu hori geldiaraztea lortu zuena. Hala ere, agintariek ez zuten maila eman, eta, inpaktuak eta oposizioa gorabehera, haien babesarekin jarraitzea erabaki zuten. Orain, esan bezala, jarrera eta erabaki horien beste interes eta ondorio batzuk ezagutzen dira.
Susmoak baieztatzen dira proiektua jasanezina zelako, eta are gehiago, proiektu estrategikotzat jotzen zutelako. Gainera, horrelako proiektu batek bete beharreko baldintza guztiak betetzen ez zituelako. Ingurumen-inpaktuari buruzko Adierazpenak (IA) ez zuen funtsezko alderdien ebaluaziorik, hala nola arrisku geologikoen edo langileen segurtasunaren ebaluaziorik. Auzitegiak berak jaso zuen alderdi hori, eta proiektua geldiarazi zuen. Berez garrantzitsuak diren alderdi horiek are garrantzitsuagoak dira, aurreikusitako ustiapena Esako urtegiaren ondoan dagoelako; izan ere, arriskuak izateaz gain, oraindik ere areagotu egiten dira, jasaten dituen kalteen ondorioz eta lurrikarak izateko arriskua duen eremua delako. Proiektuak ere ez zuen prozesu gardenik edo demokratikorik izan, dokumentu horiek ez baitzituzten herritarrei eta erakundeei luzatu.
Sustraik adierazten duen bezala: «Gaiaren funtsa beti bera da: lurraldea eta bere baliabideak merkantzia bat gehiago dira, onura pribatua, zuzena edo zeharkakoa bilatzen dutenek gutiziatua, berau babesten duen lege- eta administrazio-egitura baten babespean». Zoritxarrez, eta artikulu honetan beste behin egiaztatu dugun bezala, hau Planetari dagokionez errepikatzen da eten gabe.
Egun, meatze-proiektu berri bat ere ezagutzen dugu: Megado Mineralsekoa, Iberian Copper poiektua (Kobre Iberikoa). Horrek 200 kilometroko arku bat hartzen du Nafarroatik Aragoira mendebaldetik ekialdera, 956 km2-ko baimen-eremuarekin. Gaur egun, 12 baimen-eskaera daude abian, esplorazio-eremu giltzarriak ziurtatzeko. Megado Mineralsek AEBn eta Kanadan jarduten du Ipar Amerikan.
Aurreko atalean esan dugun bezala, ez da Ukraina bakarrik, eta ez da beste kontinenteetan bakarrik, hemen ere erauzketa-erasoaldia piztuta dago, eta hemen ere Trantsizio Energetikoak estraktibismo handiagoa dakar. Esan bezala, kobrea ezinbestekoa da gure sisteman, baina baita ustezko Trantsizio horretan ere. Edo gehiago, askotan instalazio eta azpiegitura asko ordeztu behar direlako.

Meatzeak eta meatze gehiago Minas Gerais-en

Sebastião Salgado maiatzaren 23an hil zen. Bere argazki-erreportaje ospetsu ugarietako bat, hain zuzen ere, Pará estatuko Serra Pelada urre-meategi irekian egin zuena izan zen. Erreportaje hark aho bete hortz utzi gintuen meategi hartan lanean ari ziren milaka lagunen baldintza ankerrei buruz, benetako esklabotza-erregimenean. Baldintza horiek agian apartekoak izango dira, baina lan-arloan ere jakin dugu meategiek langileak esplotatzen dituztela.
Meatzaritzari buruzko edozein artikulutan, Brasil bezalako herrialde bat, bere dimentsioengatik, baina baita meatzaritzaren pisu eta matrize ekonomikoagatik ere, agertu behar duena. Brumadinho eta Mariana aipatzen genituen, Dominikar Errepublikako Herri Zaharraren Barrick Gold meategiaren testuinguruan, non komunitateak erlabeen urtegiei itsatsita bizi diren eta urtegien altuera handitzearen aurka dauden, Brasilen gertatu zena gerta ez dadin.
Jakina, kasu horiek arreta handiagoa merezi zuten. Orain, lagun batek, Ronaldo Candinek, bi kasu horiei buruzko informazioa zabaltzeko eskatu digu, biak ere proiektu berri batekin lotuta daudelako, bere hiritik gertu. Candin MACACAn (Caeteko Movimento Artística, Cultural e Ambiental) aritu zen, eta, besteak beste, meatze-proiektuak geldiaraztea lortu zuen Serra da Piedaden, Caeté hiritik gertu. Caeté Minas Geraisen dago, Belo Horizonte hiriburutik gertu, Barão de Cocaiserako bidean. Horregatik ezagutu nuen, bere militantziak, Brasiletik atera eta Euskal Herrian bizitzera bultzatu zuena. Orain, Candimek ere argitaratu berri du liburu bat, meatzaritza atzean ez duena, baina bai estraktibismoa papergintzarekin eta basogintzarekin.
Samarcoko (Vale (do Río Doce) enpresakoa, BHPrekin batera) Fundão meategiko hondakin-urtegiaren kolapsoa 2015ean gertatu zen Marianan. 19 pertsona hil ziren. Valek berak 272 pertsona hil zituen 2019an Brumadinhon. Orain, Earthworks-ek txosten bat argitaratzen du (Candin-ek zabaltzeko eskatzen diguna). Txostenak salatzen du Vale-k bere formak aldatu beharrean, mehatxu larriak eragiten jarraitzen duela salatzen dueen.
Alde batetik, Valeko hondakin urtegi asko oso egoera txarrean daude oraindik, eta Gongo Soco meategian (Barão de Cocais, Ouro Preto eta Itabira) 2020an eta 2021ean hustu zituzten, hurrenez hurren.
Bestalde, Valek ez ditu hondamendi horiek (pairatu zituztenentzat krimenak izan zirenen) behar bezala konpondu.
Bestalde, Valek meatze-proiektuak proposatzen jarraitzen du, inpaktu berak edo okerragoak eta mehatxu berberak dakartzatenak, hala nola Apolorena eta Serra Serpentinarena. Apolo proiektuak 14 milioi tona burdina aterako lituzke urteko. Caeté eta Santa Barbara artean dago, Serra do Gandarelako babes eremuaren ertzean. Valek ez du natur erreserba horri eragiten ez diola esateko sinesgarritasunik. MACACAk Apolo proiektua «Uraren Gernika» bezala definitu du.

Valek 2022an Serra da Serpentinakoa aurkeztu zuen, Brumadinhoko hondamendia gertatu eta hiru urtera. Proiektu horrek 51 komunitate tradizionalen eskubideak urratuko zituen, gehienak quilombolak (afro-jatorrikoak), baina baita pataxó herriaren Lurralde Indigena bat ere. Herri hau oso kaltetua izan zen Brumadinhoren krimenaren ondorioz. Gainera, 11 udalerriri eragingo lieke.
Serpentina mendilerroko meatze-proiektuak minerobide bat izango luke, ur kantitate handiak erabiltzen dituen minerala garraiatzeko: 720 milioi litro ur hilabeteko. Doce ibaiaren adarra den Santo Antonio ibaiatik hornituko da. Marianako krimenak eragindako ibaiaren adar gisa, Santo Antonio ibaia funtsezkoa da hura berreskuratzeko. Gainera, inpaktu gehiago gehituko dizkio ibai horri (zona berean Rio-AngloAmericako meategi batek jarduten du jada) eta Doce ibaia eta ibarretan dituen populazio eta komunitate guztiei.
Vale enpresaren beraren arabera, paisaiari eragingo dio 5.300 hektarea inguruko eremu batean, hondeaketa-eremua 45 km ingurukoa izango da, eta 29,7 km inguru hedatuko da Serpentina mendilerroan zehar. Hondakinen biltegiek 2.347 hektarea hartuko dituzte, eta Brumadinhon hautsi zen urtegia bezalako 40 urtegi gisa kalkulatutako hondakinak izango dituzte, 1.600 milioi metro kubiko errele eta hondakinekin.
Beste kointzidentzia bat: Sebastião Salgado Doce ibaiko haranekoa zen. Eta Serra Peladan argazkiak ateratzen aritu zenean, langileen artean zurrumurrua zabaldu zen Companhia Vale do Rio Doce konpainiak bidalitako espioi bat izan zitekeela meategia erreklamatzeko, eta ia lintxatu egin zuten.
Salgadok isladatutako esklabutzak ez ditu hain forma hautemangarriak. Orain, Valeren Apollo eta Serra Serpentina proiektuetan, «lan-baldintza txarrak eta esklabotza modernoa» salatzen dituzte. Vale «lan esklaboagatik» gobernuko zerrenda batean dago. Jakina, prekarietatea eta azpikontratak lan-eskubideak murrizteko erabiltzen dira: Marianan hildako 19 pertsonetatik 14 langileak ziren, eta horietatik 13 azpikontratatuak. Brumadinhon hildako 272 pertsonetatik 250ek langileak ziren, eta 160 azpikontratatuak.
Apartheid ekologikoa Hegoafrikan?
Nahiz eta genozidioagatik Israel Nazioarteko Justizia Gortera eraman, Hegoafrika salatu dute ikatz-hornitzaile nagusia izateagatik, Errusiaren ondoren. Inportazio horiek handitu egin dira Gazako gerra igaro bitartean, % 17 gehiago, 2024ko urtarrilarekin alderatuta. Ikatza Hegoafrikak Israelera egindako esportazio nagusietako bat da, 28 milioi dolar ingurukoa.
2025eko ekainaren 13an, Alternatiben Sare Globalak (TGA) Demokrazia Erradikalari, Autonomiari eta Autodeterminazioari buruzko Adierazpena kaleratu zuen. Adierazpena joan den otsailean Port Edwarden (Hegoafrika) egindako bateratze globalaren emaitza izan zen, eta Amadibako Krisi Batzordeak (ACC) antolatu zuen, besteak beste. Adierazpenak, besteak beste, komunitateek eta ekosistemek aurre egin behar dioten estraktibismoa salatzen du.
ACC Hegoafrikako mugimendua da, Ekialdeko Lurmuturreko eskualdekoa, titaniozko meategi baten aurka zegoena. Baina mehatxu horiei beste batzuk gehitu zaizkie, hala nola N2 autobidearen proiektua. Komunitateek ere ez dute proiektu hori onartzen, Khanyayoko uraren krisia eragiten baitu, hezeguneak eta iturburuak zeharkatuko baititu. ACCren arabera, «Komunitatearen bizibideak babestu behar dira, N2 proiektuan eta garapen osoan. Bestela, proiektuak ez dira jende arruntarentzat, eta garapena faltsua da». Orain, halaber, salatu dute haien buruzagiak kolaborazionismoa izan duela proiektua sustatzen duten enpresekin, eta, are gehiago, heriotza-mehatxuak egin dizkiela ACCko bozeramaileei eta, ondorioz, militanteei.
Meatzaritza kanadarra versus Ekuador
Kanadako meatzaritza Planetako hedatuenetako bat da (sektorearen % 40 kontrolatzen dute mundu mailan) eta inpaktu txarrenetako bat. Baita bere herrialdean ere, indigenen lurraldeetan. Horregatik, G7aren goi-bileran, ekainaren 15etik 17ra, Kananaskisen (Alberta), lehen nazioak aktibisten aurkako erasoaldiaren aurka altxatu ziren.
Ekuador da Kanadako meatze-enpresek jarduten duten herrialdeetako bat. Andeetan eta, oro har, Latino Amerikan meatzaritza gutxien garatu zen herrialdea zen, eta Amazoniako eskualdea petrolio-konpainiei erabat emana zegoen bitartean.
Kointzidentzia (edo ez…) Ekuadorren meatzaritza garatu zen ustezko gobernu aurrerakoi baten gobernupean, Rafael Correarena (2007-17). Honek bi erreforma ezarri zituen meatzaritza bultzatzeko helburuarekin, bata 2008an eta bestea 2013an. Politika horiek herrialdeko gainerako erauzketa-jarduerek zituzten gaitz berberengatik ezaugarritu ziren: ingurumen-inpaktuen indize handia, tokiko komunitateekiko errespetu gutxi, batez ere indigenekiko, lan-eskubideekiko eta abarrekiko. Testuinguru horretan, kapital txinatarra, kanadarra eta bestelakoak zituzten atzerriko enpresak sartu ziren.
Estraktibismo hori eta inpaktu horiek areagotu egingo dira orain otsailean Ekuador eta Kanadaren artean sinatutako MLI (Merkataritza Libreko Ituna) berri batekin, eta maiatzean bizkortzeko konpromisoa hartu dute. Bitartean, Kanada atzerriko zuzeneko inbertsioaren buru da Ekuadorren, meatze-erauzketekin.
Kanadako enpresek zazpi aztarnategi ustiatzen dituzte herrialde osoan: Nabon, Warintza, Fierro Urco, Palo Quemado/Las Pampas, Espindola eta Kimsakocha. Horiei Dundee Precious Metals-en Loma Larga proiektu berria gehitu behar zaie, baina kasu honetan lur azpiko urre-meategi bat izango litzateke.

Joan den otsailean Natura Eskubideen Tokiko Auzitegia egin zen Ekuadorren. Ekuadorren egindako erauzketa-jarduera eta horri lotutako inpaktu guztiak gorabehera, auzitegi hori meatze-jardueran zentratu zen. Auzitegiak ondorioztatu zuen «herrialdeko meatzaritza oro legez kanpokoa dela eta giza eskubideak eta naturarenak suntsitzen dituela». Era berean, Kanadako enpresen eta Ekuadorko Estatuaren hondatze horren erantzukizuna azpimarratu zuen, ez baitzuten nahikorik egin.
Bere lurraldean Kanadako meatzariek indigenen eskubideak urratu zituztela eta gehiegikeriak egin zizkietela salatzen jarraituz, Ricochet aldizkariak Kanadako enpresek Ekuadorren eragindako hondamendiak ikertzera bideratu zuen Brandi Morin kazetaria. Han, Solaris Resources enpresaren Warintza kobrea erauzteko proiektuaren inpaktua ikertu zuen, shuar herriari eragiten diona, eta Atico Mining en Las Pampas enpresarena, 7 artikulu desberdinetan. A Planetak horietako bat itzuli zuen.
Apatxeak, meatzariak eta emakumeari egindako abusuak
Maiatz honetan jakin genuen, halaber, auzitegiek atzera bota zutela Arizonako apatxe komunitateek Oak Flat goi-lautada babesteko egindako eskaera. Goi-lautada sakratutzat jotzen zuten haiek eta beste herri batzuek, eta Resolution Copper Mine kobrea erauzteko proiektu baten mehatxupean zegoen (Rio Tintokoa eta BHPkoa – BHP: Marianan Valerekin batera jarduten duen bera). Oak Flat, gainera, Tontoko baso-erreserban dago.
Kasu honetan ere, berretsi egiten da herri indigenen kasuan, meatzariek modu berberak errepikatzen dituztela Hego Globalean eta iparraldean, eta emakumeak direla beti langaberik okerrenak. Australiako txosten batek ondorioztatu zuen meatzaritzako emakumeen % 74k sexu-jazarpena jasaten duela.Valearen beraren 2022ko txosten integratu batek dioenez, arriskuen ebaluazioak «haur eta nerabeen sexu-esplotazioa» dakar Brasilgo proiektuetan.
Oak Flaten kasuan, meatzariaren presentziak sexu-indarkeria areagotzea ekarri duen komunitatean ere eragina izan du Ricochetek, beren ingurune eta familietatik kanpo bizi diren gizonak biltzen dituztelako. Maiatzean, Emily Pike 14 urteko neskatoaren desagerpena eta heriotzagatik ere egin zen entzunaldia.
Mileiko motozerra eta topatzeko makina (hondeamakina)
Argentinan, Mileik bere politikak bere aurkariekiko bereizi zituen, erabateko estraktibismoa proposatuz – hau da, Argentinan jada egiten zena baino okerragoa, kontzeptu batzuk modu intentsibo eta suntsitzailean aspalditik bultzatzen baitira: meatzaritza, nekazaritza-negozioa eta beste batzuk. Politika horiek ezartzeko, hasieran arau-aldaketa bat egin behar izan zen, eta aldaketa hori 2024ko abenduan onartutako Omnibus Legearen eta Premia eta Presako Dekretuaren (DNU) bidez hasi zen. DNUk zenbait lekutan erauzketa-jarduerak garatzea eragozten zuten legeak indargabetzea edo aldatzea ekarri zuen, hala nola Lurren Legea, Meatzaritzakoa. Eta Omnibus Legeak gauza bera egin zuen Basoen, Glaziarren eta Suaren Erabileraren legeekin.
Glaziarren Legearen aldaketa ekainaren 9an egin zen, megamineria eta hidrokarburoen ustiapena eremu babestuetan ahalbidetzeko. Neurria meatzari handien zerbitzura idatzita dago, eta haien proiektuak bertan behera utzi zituzten, Barrick Gold kanadiarra kasu. Argentinak 16.000 glaziar baino gehiago ditu, eta horrek ur gezaren erreserba handiena duen herrialdeetako bat bihurtzen du. Glaziar horiek ehunka ekosistema hornitzen dituzten ur-biltegiak dira, eta horien mende dago bizitza, giza bizitza eta haren jarduerak eta ekonomia barne.
Txile eta litioaren sukarra
Ostiral honetan, nire auzoan, Egian, «La Fiebre del Litio: Sombras de la Transición Energética» dokumental txiletarra aurkeztuko da. Oso ekimen garrantzitsua da, batetik, energia-eredua berriztagarriekin eta ibilgailu fosilekin ordezkatuz saltzen ari zaizkigun Trantsizio Energetiko horrek benetan zer dakarren jakin behar dugulako, eta, bestetik, beste leku batzuetan zer gertatzen den eta beste pertsona eta komunitateei nola eragiten dien jakin behar dugulako. Prezio hori badu, trantsizio horrek ez du balio. Gure elkarteek eta auzoek errealitate horiek ezagutaraztea eta eredua eztabaidatzea baino ez dago hoberik. 
Horri dagokionez, zalantzan jarri dugu trantsizio hori A Planetako litioaren eta beste elementu batzuen neurrigabeko erabileragatik, eta horrek dakarren erauzketagatik eta haren inpaktuengatik. Txileren kasuan, beste meatzaritza batzuek beren lurraldean dituzten inpaktu berberak dira; izan ere, gogora dezagun Txilek esperientzia handia duela horretan, munduko lehen kobre ekoizlea baita. Berriz, Argentinarekin eta Boliviarekin batera osatzen duen triangelu horretan munduko litio erreserben % 60 biltzen da.
Hauek oso eremu idorrak dira eta ez dute urik. Baina estraktibismo honek 2 milioi litro ur behar ditu tona bat litio ekoizteko. Uraren neurrigabeko erabilera dela eta, ekosistema ahul hauetan ingurumen- eta giza krisia sortu da. Berriro ere, uraren eta bizitzaren defentsak ustezko edozein trantsizioren gainetik egon behar du, edo, gutxienez, trantsizio horren erdigunea izan behar du.
Nikaraguako egungo iraultza meatzaritzaren aurkakoa da
Aire zabaleko meatzaritzaren arazoaren dimentsio planetarioa ulertzeko bakarrik: gaur egun Carlos Barberena artista grafikoak «Nuestra Revolución» (Gure Iraultza) grabatua aurkezten du. Nikaraguaren kasuan, orain gobernu sandinistaren pean, Barberenak aipatzen duen iraultza uraren defentsa da, meatzarien pilaketaren eta kutsaduraren aurrean. Guatemalan bezala, El Salvadorren bezala, Hondurasen, Mexikon… edozein herrialdetan bezala. Barberenak honako datu hauek gehitu ditu: «2014 eta 2021 artean, 274 meatze-baimen eman ziren (Nikaraguan) , 988.325 hektareatan. Gainera, 1.927.842 hektareako 120 emakida eskaera-prozesuan daude». Barberenak grabatu hau sortu zuen Nikaraguako ur-defendatzaileekin elkartasunez eta Just Seedsen poster tamainako kopiak lor ditzakezu.

Descubre más desde
Suscríbete y recibe las últimas entradas en tu correo electrónico.