O-21: AHTaren AURKAKO IRUÑEKO MANIFESTAZIOAREN KRONIKA

AHT Gelditu

Argazkiak: Ekinklik
(Castellano)

Gaur larunbata, eguerdian, Iruñeko Diputaziotik abiatuta, «DESJABETZAREN AURREAN, AHTaren MAFIA BORROKATU!» lelopean manifestazioa egin da. Mobilizazio koloretsuan 500 pertsona inguruk hartu dute parte. Manifestazio hau Nafarroako AHTaren aldeko Plataformaren salaketa-ekimen baten amaiera izan da. Plataforma hori enpresa-lobby bat da, Nafarroako zein Espainiako gobernuei presioa egiteko, Foru Erkidegoan makro azpiegitura horren eraikuntza bizkortu dezaten.

Martxaren buruan elefante txuria izan da, azpiegitura alferrikako, suntsitzaile eta inposatuen nazioarteko ikurra, langileek eramana. Goiburuko pankartaren atzean, parte-hartzaileek kartelen eta kontsignen bidez eskatu dute AHTaren gastuak jendarte-beharrizanak asetzeko erabiltzea. Martxa UGT sindikatu eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren egoitzatik igaro denean, AHTaren mafiaren aurkako oihuak bizkortu dira.

Mobilizazioa Gurutze plazan amaitu da, eta bertan antzerki emanaldi bat egin da. Modu sarkastikoan salatu da enpresa-eliteek AHTaren eraikuntzarekin jarraitzeko duten interesa, horrek natura suntsitzea eta gastu sozialerako beharrezkoak diren baliabideak xahutzea baitakar.

Bukaerako irakurketan, makro azpiegitura honen eraikuntza inguratzen duten interes politiko eta ekonomikoen aurka borrokatzen jarraitzeko deia egin da.

Argazki gehiago: www.ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/1448-


Descubre más desde

Suscríbete y recibe las últimas entradas en tu correo electrónico.

Deja un comentario

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

Descubre más desde

Suscríbete ahora para seguir leyendo y obtener acceso al archivo completo.

Seguir leyendo