30 urteko AHT-ren aurkako memoria Goierrin

(Castellano)

Martxoaren 15an beste AHTaren aurkako ibilaldi bat burutu zuten Idiazabalen, «Stop AHT zundaketak» lemapean. Ibilaldia eta gero ekitaldo bat antolatu zuten, nun hizlariek,  bertsolariek, musikariek eta dantzariek parte hartu zuten. Ekitaldiaren gauzarik nabarmenena izan zen gogoratzea gaur egungo borroka 18 urtekoa dela. Orduan Goierritik eta Oria bailaratik igaro behar zuen AHTren tarteari aurre egin genion, eta 18 urte geroago, eraikitako trenbidea martxan egon gabe, Goierri eta Sakanaren arteko lotura eraiki nahi dute. Garrantzitsua da gogoratzea eta horretaz inspiratzea duela urte asko egon den erresistentziarekin, eta horri men egitea jarraitzeko. 

Borroka horren memoria sakabanatuta dago. Edo galduta. Teknologian konfiantza osoa dugun arren, teknologia ez da hutsezina. Batez ere, gu ez bagara arduratzen eta ez badugu eguneratzen. Ez badugu egiten, memoria hori galdu egiten da.

Horregatik, Idiazabaleko ekitaldian partekatutakoa gogoratzeko aukera paregabea iruditu zaigu.


Jone:

«Zaldibian bizi nintzen eta udaletxeak ni ez dakit zenbat egun etxean egongo nintzela bermatu behar zuen. Kontzentra, manifa eta mendi martxa pila bat. Zenbat mendi martxa! Zenbat! Itasondoko Danelek esaten zidan: «Gogora arazi iezaiezu nola ibiltzen ginen duela 30 urte baserriz baserri mapekin bertakoi esplikatzen». Baserri ondotik pasatuko zitzaela trenbidea edo azpitik tunel. Hasieran inork ez zigun sinisten. Sinestezina zirudien. Eta zuhaitzak. Zenbat argazki zuhaitzenak. Argazki asko ditugu. Nik orduan ikasi nuen rapelatzen. Legorretako zuhaitz batean 24 pasa ondoren jeisterakoan burua ez hausteko.

 

 

«Prentsaurrekoak: jendetza inguruan zituzten prentsaurreko haiek. Eta kartelak, Wordarekin egiten genituen kartel haiek edo lagun informatikiei kartel txukunak egiteko eskatzen genien.
Gogoratzen Beasaingo alkateari sudur luze luze bat jarri genionekoa. Ez zitzaion bat ere gustatu! Zundaketak; Obren txikizioak. Eta Ordiziako udaletxa: azoka goiz batean Ordiziako udaletxeko balkoira lepoak kateatu genuenekoa. Ibon non ote dabil gaur egun! Gaur ez dut ikusi, eh?

«Mariara atzera bidea oztopatu, lau lagun bi bidoietan besoa helduta (2010). Eta zipaioak gora eta behera. Argazki gehienetan. Eskabadoren gainean protestan. Manifestazioak, hitzaldiak… zenbat hitzaldi! Eta Itsasondoko udaleko ordezkariak. Zinegotzia hemen da. Noizkoa da argazki hau? 2006koa!

«Itsasondon herri galdeketa egin zenekoa. Oraindik gogoan dut PNV-koa nola etorri zen  aldeko argumentuak ematera…»


Oihana Iguaranen bertsoak:

Duela 19 urte jarri nituen proiektu honen kontrako lehenengo bertsoak eta gaur, 19 urte ta gero hemen gaude. Hortaz, hainbat bertso jarri dizkiot AHT-ari, Arrisku Handiko Txikizioari:

Barruraino sartua daramagu presa
eta osasunaz gaindik doa interesa
Konponbidea inork eraiki baleza.
Kasualitatez euren, kasualitatez euren lagunen enpresa
Lehen arazoa doan eragin digute
Gero soluzioak saldu nahi dituzte

2006tik suntsipen zabalak
Protesta paketsuak omen kriminalak
Azkarrago lotzeko euskal kapitalak
Atzerantz garamatza, atzera garamatza gestio makalak
Hogei minuturentzat obran 20 urte
abiadura handia ironian dute

Bordele eta Burgos omen lotzekoa
baina hartuta dago itxura petoa
latinaren puntua dela I Grekoa
Irla bat besteekin, irla bat besteekin lotu gabekoa.
Loturen izenean omen dihardute
hautsita eta zintzilik utziko gaituzte
Kostu hori naturan neurtuko balute
Lurrari zor zaizkio zazpi mila urte

Ezkio edo Gazteiz azken lurrikara
aipatu ez dan beste geltoki bat bada.
uste det trena nahiz ta falta abiada
Dagoeneko heldu, dagoeneko heldu dala pikutara
lehen arazoa doan eragin digute
gero soluzioak saltzen dizkigute
Hogei minuturentzat obran 20 urte
abiadura handia ironian dute

Loturen izenean omen dihardute
hautsita eta zintzilik utziko gaituzte
bi dela zazpi bizitzaren truke
bizi horien denbora bueltan nahiko nuke
Kostu hori naturan neurtuko balute
Lurrari zor zaizkio zazpi mila urte
txikituaz baserri, paisai ta zorupe
trena hau bentaja denik nork esango luke
trenaren alde gaudela, argitu nahi nuke
hobe lehen martxan zena zainduko balute.


ZUNDAKETA GEHIAGORIK EZ! MENDI MARTXA

Zundaketei dagokienez, guk dakigula, azken bi hilabeteetan bi zundaketa egin dira. Lehenengoa pasa den abendu erdialdera izan zen Beasaingo lurretan kokatzen den Arcelor–Mittal enpresaren atzeko partzelan. Bigarrena berriz, urtarrilaren 14 eta 15ean egin zuten Idiazabalgo Aitzeder baserriko lurretan. Horrez gain Idiazabalgo eremuan beste bi zundaketa berri egiteko asmoz dabiltzala ere badakigu eta duela gutxi Altsasuko eremuan hiru zundaketa egiteko baimenak eskatu dituzte. Txalogarria da gainera, pasa den astean zundaketaren enpresako langile bat Altsasuko lur jabe batengana gerturatu zela zundaketarako baimen eske eta honek ez ziola baimenik eman.

Testuingurua ulertzeko, gogoratu, gaur–gaurkoz AHTaren euskal Y eta Nafar korridorea nondik lotu nahi dituzten oraindik erabaki gabe dutela: Gasteiztik edo Ezkiotik, eta hori ebazteko egin ahaletan dabiltzala zundaketa egitasmo honekin. Modu honetan, proiektuen bideragarritasuna jakiteko 2025eko urrian aipatutako tramoetan 9 hilabete iraungo zituen zundaketa kanpainarekin hasiko zirela iragarri zuten.  Baina behin eta berriro ikusten dugu nolako inprobisazio eta desinformazioz jokatzen ari diren.

Ezkioko loturari dagokionez, egun bi proiektu daude. Batak Bakaikutik hasi eta Idiazabal arte Aralar Parke naturala 21 km–ko tunel baten bitartez zeharkatuko luke eta honen inguruko planoak prentsan agertu dira. Bigarrenak berriz, “3. bidea” deitu zaionak Aralargo Parke naturala inguratuko lukela saldu nahi diguten arren,  Aralar mendilerroa zein Aralar-Aizkorri Aratz korridore ekologikoa zeharkatuko lituzke. Baina trazatu honen inguruko informazio eta planorik ez dago ez udal ez prentsa mailan.

STOP zundaketak-AHTrik Ez Ekimenetik AHTaren aurka gaude eta beraz, aurrera joan ez dadin zundaketa kanpainari ahalik eta traba gehien jarri nahi dizkiogu. Zentzu horretan, geratzen diren zundaketen aurrean Goierriko eta Sakanako udalei obraren baimenak ez ematea eskatzeaz gain herritarrei, zundaketen inguruko informazioa izatekotan 656.711.130 telefonora abisatzeko eskatu nahiko genieke. Era berean, martxoaren 11 baino lehen Landarlan Ingurumen Elkartearen webgunean aurki daiteken alegazioa zein martxoak 24 baino lehen Sustrai Erakuntza Fundazioaren webguneko alegazioak sinatzeko dei egiten dugu. Horrelako proiektu txikitzaile eta zentzugabe batek ez bailuke lekurik izan beharko.

Amaitzeko, gaia kalera ateratzeko eta borroka komunitatea sendotzen joateko martxoaren 15 igandea, goizeko 11.00etarako Idiazabalen antolatu dugun ibilaldirako gonbidapena luzatu nahi dugu. Egun horretan zundaketa puntu posible bat dagoen partzelara ibilaldi labur bat egingo dugu. Egitarau oparoa antolatu da adin guztietako herritarrei zuzendua.

Besterik gabe, zundaketen aurrean adi egon eta antolatu ditugun ekimenetan parte hartzeko dei egiten dugu.

STOP Zundaketak-AHTrik Ez ekimena


Descubre más desde

Suscríbete y recibe las últimas entradas en tu correo electrónico.

Deja un comentario

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

Descubre más desde

Suscríbete ahora para seguir leyendo y obtener acceso al archivo completo.

Seguir leyendo