Ez Normal Bira: Zergatik aurre egin behar diogu

www.nonormal.org

(Castellano)

Ez da normala. Ez da izan eta ez da izango.
Petrolioaren aldeko gerrak eta huts egindako trantsizioak.

Mirariren batengatik Irango gerra gaur geldituko balitz ere, munduan dagoeneko egindako txikizioaren ondorioz, krisi ekonomiko handi bati aurre egin beharko diogu, hain zuzen ere finantza-burbuilarekin batera, bestelako hamaika hauskortasun metatu diren garaian. Baina, gainera, gerra ez da amaitzen ari.

Gertatzen dena gertatzen dela, ez gara itzuliko komunikabideek «normaltasun» deitzen dioten horretara (nahiz eta «normaltasun» hori kontraesanez eta praktika lazgarri eta nazkagarriz beteta egon).

Ez da statu quo-a berreskuratuko. Zure bizitza, irakurle maitea, betirako aldatu da.

Jaitsi kartela HEMEN

Aldaketa horrek bizi-kalitatearen galera handia ekartzea, edo gizartearen eraldaketa osasunaren eta jasangarritasunaren aldekoa izatea, etortzeko dagoenari ematen diogun erantzunaren araberakoa izango da.

Hazkunde ekonomikoaren atzetik jarraitzen badugu, epe luzean edo ez hain luzean, hondamendia, langabezia eta eskasia izango ditugu, miseria ezagutzeraino.

Jendearen beharrak erdigunean jartzearekin batera, iraunkortasunaren alde egiten badugu, mundu hobea eraiki ahal izango dugu.

Garaia da. Ez gero, orain da. Ulertu behar da, eta ulertarazi, ez dagoela atzera bueltarik. Lehen aldatu beharra zegoen; orain, aldaketa ezinbestekoa da.

Hori dela eta, 30 pertsona baino gehiagok (zientzian, dibulgazion eta aktibismoaren dabiltzanak) estatu osoa zeharkatuko dute astebetez (apirilaren 13tik 19ra) hitzaldiak eskainiz. Hau amaitu dela erakutsiz. Aldatu egin behar dugula. Aldatzea ona dela. Alda dezakegula.

Guztiek aurkezpen bera baliatuz. Guztiak mezu berarekin. Bakoitzak, ulertzeko eta azaltzeko duen moduarekin. Bakoitzak, bere denbora eta gogobizia jarriz helburu komunaren alde.

Hurrengo post-ak hitzaldi hauek emango diren egun, ordu, hiri eta helbideen zerrenda jasoko du. Ahalik eta areto handienak lortzen saiatu gara, ahalik eta jende gehien etor dadin.

Eta hor sartzen zara zu, irakurle maitea.

Bila ezazu zugandik hurbilen dagoen solasaldia, eta etor zaitez pertsona batek lagunduta, horrelako solasaldi batera inoiz joango ez den pertsona horrek lagunduta. Hizketaldi honek agian bizitza aldatuko dio zorigaitzez etorri behar duten gertaerak etortzen direnean.

Orain da unea. Unea sortzearena. Egin dezakegu.

Hasi da Normala Ez Bira. Zurekin kontatzen dugu!

  • Apirilak 13: Gasteiz. Aldabe Gizarte etxea 18:00
  • Apirilak 14: Iruña. Zabaldi . C/Navarrería, 19:00
  • Apirilak 15: Altsasu. Kultur Etxea.
  • Apirilak 16: Lizarra. Gazteriaren Etxea, 19:30
  • Apirilak 17: Donostia. Uliako Lore Baratzak, 18:30
  • Apirilak 23: Zarautz. Modelo zinema. 19:00

>>>> Jaitsi kartela HEMEN <<<<<

www.nonormal.org


– Donostia

Apirilak 17 – 18:30 – Uliako Lore Baratza

Hizlaria: Antonio Aretxabala

– Zarautz

Apirilak 23 – 19:00 – Modelo zinema

Hizlaria: Aitziber Sarobe

 

Eta guzti hau saretzeaz eta alternatibak bultzatzeaz denez, hurrengo egunean (apirilak 18) leku berdinean (Uliako Lore Baratzak) gertatuko den ekitaldiaren berri egin nahi dizuegu ere. Egun horretan Donostialdeko Ekoizpen Kolektiborako Sareak, Kinkak (Autonomen Sarea) eta  Uliako Lore Baratza ekimen berak antolatu dute hazi eta eta landareak ugaltzeko tailerra eta elkarbanaketa, eta arratsaldean «Lehen astinduak: iraultza ekologista bat» liburuaren aurkezpena, lurraren defentsan ari diren ekintzaile kide ezberdinekin solasaldiarekin: Urumeako Mendiak Bizirik, Baserritarrak Bilgune eta OSTIA Sarea. Gainera jasotako dirua Aroztegiko errepresioari aurre egiteko izango da.

  • DONOSTIA (Uliako Lore Baratzak)
    Apirilak 18 – 11:00: Hazi eta landare trukea / 13:30: pintxada
    17.00 Liburu aurkezpena + hitzaldia: Altxamendu Borroken Ohiartzunak

Gogoratu ere Ikatz Gane izeneko zentral eolikoaren proiektuaren aurkako ALEGAZIOAK bidaltzeko epea maiatzaren 4an dela (Urumeako Mendiak Bizirik ekimenakantolatuta).

 


Descubre más desde

Suscríbete y recibe las últimas entradas en tu correo electrónico.

Deja un comentario

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

Descubre más desde

Suscríbete ahora para seguir leyendo y obtener acceso al archivo completo.

Seguir leyendo