Erraustegiari buruzko 10 galderak eta arrain hildak / 10 preguntas sobre la incineradora y peces muertos

(AQUI en castellano)

Zubietako erraustegia «froga» fasean dagoen arren, egunean 200 tona hondakin erretzen ari direla adierazi zuen Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen Diputatuak, eta Espainiako Gobernuak Alarma Egoera amaitutzat joko duenean, berehala inauguratuko dutela. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak hamar galdera zuzendu zizkien agintariei, erantzun zitzaten eskatuz.

(Gara/Naiz)

Bitartean, Argia aldizkariak jakin arazi zuenez, Gipuzkoako erraustegitik behera doan Arkaitzerreka errekan ehunka angila eta arrain aurkitu dituzte hilda larunbatean. Ezin da baztertu isuri toxikoren bat gertatu izana. Bertan egon den pertsona batek adierazi du: «Erraustegitik behera dator erreka, ez dago eragina izan dezakeen bestelako jarduerarik hemen. Erreka osoa hilda dago», adierazi du.

Gipuzkoako Hondakin Kudaketak (GHKk) ukatu du ardura, baina  erakundeak deusestatu dizkio argudioak.

Hala ere, Gurasos erakundeak GHKren argudioak zapuztu ditu, erantzukizuna berea izango zela azalduz, errauskailua baita errekaren inguruko instalazio bakarra. Erraustegiaren Ingurumen Baimenak ur kutsagarriak isurtzeko aukera aurreikusten du, baita kanpora isurketak egitea ere.

GuraSOSek, gainera, azaldu du orain gertakaera honen ikerketa Uraren Agentziaren eskumena dela, baina horrek ez duela independentziarako inolako bermerik ematen, haren zuzendaritza eta erraustegiak zuzendaritzakoaren kide batzuk amankomunak baitira.

Gainera, GHKren oharrean aitortzen du aurretik istiluak izan direla, baina hori ez da publikoa egin. Gainera, GHK-k argitzen lagunduko duela jakinarazi du, baina igorritako oharrak ez du konfiantzarik eskaintzen. GuraSOSek, azkenik, Zabalgarbi errauskailuarekin izandako antzeko gertakarien berri eman du, ondoren zigortuak izan zirenak.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren 10 galdera Olano eta Asensiorentzat:
  1. Erraustegia udazkenean jarri nahi zenuten martxan. Transformadorean izandako arazoak aipatu zenituzten, aspaldi. Zer gertatzen da frogekin jarraitzeko? Egia da labeetan ezin duzuela beharrezko tenperatura lortu eta gaika bildutako paper eta plastikoak erretzen ari zaretela?
  2.  Tenperatura ez lortzearen hipotesia egia balitz, denek esaten dute tenperatura baxuetan lan eginez gero, dioxinen kantitatea handitu egiten dela. Frogak egiten ari diren tarte honetan, zenbat ordutan neurtu dira dioxinak eta zer emaitza eman dute neurketek?
  3. Zenbat hondakin tona erre dituzue dagoeneko, “proba” fasean? Egunean 200 tona hondakin?
  4.  Zenbat zepa eta errauts tona sortu dira “proba” fasean?
  5.  Zepa eta errautsa hauekin zer egin duzue? Azterketak egin dituzue? Egin badituzue, zein da hauen arrisku maila? Zabortegi batera bideratu dituzue ala bertan daude?
  6. Probetako epe honetan, zer kutsadura maila izaten ari da atmosferara isuria? Zenbat dioxina, zenbat furanoak, zenbat metal astun, zenbat CO2 isuri duzue?
  7. Biometanizazio planta martxan daukazue? Hor lortutako gasarekin zer egiten da? (Atmosferara isuri, erre eta energia ez aprobetxatu erre eta energia elektrikoa lortu). Hortik atera al da materia organikorik? Zer egin da honekin?
  8. Zertara dator atmosfera gehiago kutsatzea klima aldaketaren aurkako estrategia bezala saltzea? Lobby errausleak proposatu dizue ideia? Ez zarete denborak ipurdi bistan utziko zaituzten beldur?
  9. Geroz eta gehiago dira kutsadura eta koronabirusaren eragin hilgarria lotzen dituzten ikerketak. Azkena Harvard unibertsitatean egina. Kontzientzia lasai daukazue makina hilgarri hau piztera zoazten agintariok? Ikusi hemen: www.eldiario.es/sociedad/Ultima-hora-coronavirus-mundo-Espana-7-mayo_13_1000679924_46557.html
  10. Noiz erakutsiko duzue zaborraren multinazionalekin gu denon izenean 35 urtetarako sinatu duzuen kontratua? Zer dago hor hain larria ez erakutsi nahi izateko
  11. Urteotan koldarrak izan zarete eta ez duzue Erraustegiaren Aurkako Mugimenduarekin hitz egiteko ausardiarik ere bildu. Imajinatzen dugu ez dizkiguzuela zuzenean erantzungo eta zuen propaganda sarearen bidez bideratuko dituzuela, baina jakni kezkatuta gaudela. Herritarroi eskaera, lagunduko galderak zabaltzen? Milesker lagunok!

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: