25 urte Ken Saro-Wiwa eta beste 8 ekintzaile Nigerian exekutatu zituztela

A Planetak idatzita (Castellano AQUI) (REBELIÓN)

(Eta Planetaren alde jausitako beste askok)

1995eko azaroaren 10ean, Sani Abacha Nigeriako diktadorearen erregimen militarrak bederatzi ekintzaile nigeriar exekutatu zituen. Bere heriotzek, nazioarteko haserraldia eragin zuten. Aktibistarik nabarmenena Ken Saro-Wiwa zen, baina gaur beste zortzi eraildikoak ere ditugu gogoan: Saturday Dobee, Nordu Eawo, Daniel Gbooko, Paul Levera, Felix Nuate, Baribor Bera, Barinem Kiobel eta John Kpuine.

Ken Saro-Wiwa idazle eta Ogoni Herriaren Biziraupenerako Mugimenduaren sortzailea izateagatik ospetsua zen (MOSOP), baita honen bozeramaileetako bat ere. MOSOP 1990ean sortu zen, petrolio-ustiapenak bere lurraldean izan zituen ondorioak (kutsadura, lapurreta) eta petrolio-enpresek zein erakundeek bere jendea tratatzen zuten mespretxua jasan ondoren.

Ogonilandian, batez ere, Shell anglo-holandarra aritzen zen 1957tik. 30 urteko petrolio ustiapenean, Shellek eskualdeko ingurumena suntsitu zuen, tokiko komunitateei eta jatorrizko herriari, Ogoniri, inolako onurarik eman gabe. Ken Saro-Wiwak “gerra ekologikoa” izendatu zuen. Bere oliobideetako petrolio-ihesek, krisi ekologiko bat eragin zuten Nigerreko Deltako ekosistema aberats eta konplexuan, 2008 eta 2009an nabarmendu zirenak. Jendeari ere eragin zion, ur hori ureztatzeko erabiltzen baitzen eta lurrak kutsatu egin baitziren. Arrantzatik bizi zirenei ere eragin zien, arrain asko hil zituelako.


Ogonitarrek 1990ean eskubideen gutuna sinatu zuten. Hala ere, borroka ez zen 1992ra arte hasi. 1993ko urtarrilaren 4an, MOSOPak protesta baketsu bat antolatu zuen eta ia 300.000 pertsona bertaratu ziren. Petrolio-jarduerak bere lurraldean dituen ingurumen-inpaktuak salatzeaz gain, ogoni herriak bere determinazio askerako duen eskubidea ere aldarrikatu zuten.

Estatuak aldarrikapen horiei emandako erantzuna kontrola eta errepresioa areagotzea izan zen. Shellek Polizia Mugikorraren Indarra (MPF) finantzatu zuen. Hau guztia dela-eta, Nigeriako militarrek Ogonilandia okupatu zuten bi urte baino gehiagoz. Sani Abacha jeneral militar bat izan zen gobernuan. Abachak estatu kolpe batzuetan parte hartu zuen, eta azkenean gobernura horietako baten bidez iritsi zen (1988an Ibrahim Babangida jeneralarena), gero, 1994an presidente izendatuz. Bere erabakirik esanguratsuenetako bat, auzitegien boterea gobernuarenari gainditzea izan zen, honela, bere gobernua diktadura bihurtuz. Halaber, edozein pertsona epaiketarik gabe hiru hilabetez atxilotzeko aukera ezarri zuen, eta errepresio handia eragin zuen polizia-estatu autoritario bat inposatu zuen.

Aurreko gobernuak bezala, Abachakoa petrolioarekin estuki lotuta egon zen, nigeriar ekonomiaren oinarria. Abacharen eta bere familiaren ustelkeria eta aberastasun kasuak, behin jenerala hil ondoren eta irekitako prozesu ezberdinetan frogatu ziren. Formula ustelen bidez gehien aberastutako 4. agintariaren rankinga bete zuen (1.000 eta 5.000 milioi dolar artean).

Abachako gobernu militarrak Saro-Wiwari eta bere kideei leporatu zien Gobernuaren aldeko lau ogoni buruzagiren hilketan parte hartu izana. Saro-Wiwa ia urtebetez atxilotua izan zen, eta, beranduago, bera eta MOOSOPeko beste 8 kide heriotza-zigorrera kondenatu zituen auzitegi militar batek. Bederatziak 1995eko azaroaren 10ean zintzilikatu ziren. Exekuzioek nazioarte mailan gaitzespen handia eragin zuten, Nazioen Komunitatearen Nigeria hiru urtez bertan behera uztea barne.

Handik denbora batera, susmagarria baieztatu zen, makinazio eta exekuzio horren atzean Shell zegoela, zeren 9ak eta Mosopak aurre egin baitzioten. Lekuko batzuek, beranduago, gobernuak eta Shellek erosi zituztela aitortu zuten, lana eskaini ziela. Beranduago, Shellek Nigeriako estatuaren eta armadaren laguntza zuela ere baieztatu zen: Shellek sekretupean ordaindu zien militarrei. Saro-Wiwak bere epaiketan esan zuen: “Ogoni herriaren aurkako enpresaren (Shell) gerra zikinen krimena ere zigortua izango da”.

2009an, Shellek exekutatuen familiei kalte-ordainak ematea onartu zuen, baina soilik keinu humanitario gisa, eta ez erruduntasuna onartzeagatik. Kalte-ordaina 15,5 milioi dolarrekoa izan zen (13 milioi euro). Hala ere, 25 urte geroago exekutatuen familiek eskatu duten bezala, Nigeriako estatuak ez zuen inoiz barkamenik eskatu, ezta akusazioen errugabetasuna aitortu ere. Alargunek eta familiek hainbat ekintza legal hasi dituzte Shellen aurka. Duela hiru urte, 4 alargunek Holandan egin zuten, Amnistia Internazionalaren babesarekin. Aurten, epaiketari berriz ekin diote.

Remember Saro- Wiwa plataformak aktibista horren eta bere kideen sugarrari eutsi dio urte hauetan guztietan. Egoerak hainbeste behar ez duen arren, jakina, nahiz eta exekuzioa izan, bederatziek protesta egiteko erabiltzen zuten egoerak bere horretan jarraitu du edo okerrera ere egin du; beraz, petrolio-enpresen aurkako erresistentziak eta errepresioak ere aurrera darraite.

Emaitza latza den exekutatutako 9 pertsonez gain, okupazio militarraren aldi horretan 2.000 pertsona baino gehiago hil ziren, petrolioaren eraginetaz hildakoak gehituz. 2011n, Nazio Batuen Ingurumen Programak (PNUMA) Ogonilandiako kutsaduraren lehen analisi zientifikoa argitaratu zuen, eskualde hau infernu ekologiko bihurtu zela ondorioztatuz.


25 urte hauetan gerrilla talde bat sortu zen (2006): MEND (Nigerreko Deltaren Askatasunerako Mugimendua), petrolio enpresak eskualdetik ateratzea bilatzen zuena. Eta ikusi zuen, baita ere, talde horrek nola utzi zituen armak 2013an. Baina eskualdea osatzen duten herriek eta MOSOP, Social Action edo Ijaw Gazte Kontseiluak (IyC) justizia soziala eta ingurumenekoa aldarrikatzen jarraitzen dute

Espainiako erantzukizunak

Espainiako enpresak 1995eko exekuzioen ondoren sartu ziren Nigerian. Baina, jakina, nigeriar estatuak bere pretroleoa eta gasa erauzteko eta/edo merkaturatzeko eskaintzen dituen baldintzez baliatu dira, eta baldintza horiek errepresioa, gerra eta esku artean ditugunak bezalako exekuzioekin ezarri ziren.

Nigeria da gaur egun petrolio-esportatzaile nagusia Espainiara (2019), 9.096 kilotoneladekin, hau da, inportazio guztien % 14,6 (aurreko urtearekin alderatuta % 4,8 gehiago). Handik ere kontsumitzen dugun gas asko datorkigu; izan ere, hurbiltasunagatik Aljeria da jatorri nagusia ( % 51,2), baina Nigeria da bigarren hornitzailea % 11,7rekin. Espainiako hornikuntza 1992koa da, Repsolek eta Gas Natural Fenosak osatutako Stream partzuergoak NLNG (Nigeria LNG Limited) enpresa gasistarekin kontratu bat sinatu eta 2006an gasifikazio planta propioa eraiki zutenean.

“Zure haserrea eta zure pozak dantzan jarri itzazu,
Arma militarrak dantzan jarri itzazu isilarazi arte.
Zapalkuntza eta bidegabekeria dantzan jarri itzazu heriotzeraino,
Shellen 30 urteko gerra ekologikoaren amaiera dantzatu
Dantzatu nire jendea,
Bihar ikusi dugulako
Eta Ogoni izar bat dago zeruan.”

(Ken Saro-Wiwa)

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: