ORCAO-k Moisés Gandhiko (Chiapas, Mexiko) komunitate zapatistari egindako eraso paramilitarrak salatzen ditugu
1994ko urtarrilean EZLN publikoki agertu zenetik, Mexikoko gobernuak, bere hiru mailetan (federala, estatukoa eta udalekoa), talde paramilitar ezberdinak sustatu, antolatu, finantzatu eta bultzatu ditu herritar zibil zapatistei eraso egin diezaieten.
Testuinguru honetan, Moisés Gandhi komunitateak, Cuxuljá gurutzaduran kokatua, Lucio Cabañas udalerri autonomoan (Ocosingo udalerri ofizialekoa), berriki hainbat eraso jasan ditu ORCAO talde paramilitarraren eskutik (Ocosingoko Kafetikarien Erakundea).
- Abuztuaren 22an, ORCAO-k kalibre lodiko armekin eraso, erre eta arpilatu egin zituen Cuxuljáko gurutzaduran dagoen “Nuevo Amanecer del Arcoiris” Merkataritza Zentroko kafe upeltegiak.
- Azaroaren 8an, ORCAO-k Felix Lopez Hernandez bahitu zuen, Moises Gandhi komunitateko zapatisten laguntza-basea, eta urik eta elikagairik gabe jo, lotu eta giltzapetu zuten, askatu zuten egunera arte.
- 2021eko urtarrilaren 18an, ORCAO-k Moises Gandhi komunitateari tiro egin zion. Erasoa 15:30etan hasi zen (Mexikoko ordua) eta 18:00ak arte tiroak izan ziren komunitateko etxeen kontra. 170 tiro kalibre handiz eta 80 tiro kalibre txikiz.
- 2021eko urtarrilaren 20an, asteazkenean, 16:00etan, komunitatearen aurkako beste eraso armatu bat, kalibre handi eta mutilekin. 22:30etan, suzko armekin eraso berri bat komunitatearen aurka.
- Ostegunean, 2021eko urtarrilaren 21ean, eraso gehiago Moises Gandhi komunitateko etxeen kontra. Lehendabizi 00:30etan eta ondoren 02:10etik 02: 55era.
Erasotzaileen kopurua gutxienez 20 pertsonakoa dela kalkulatzen da. Denak San Antonio, Cuxulja, San Frantzisko eta otsailaren 7ko ORCAO erakunde paramilitarrekoak.
(Informazio guztia Fray Bartolome de las Casa Giza Eskubideen Zentroan kontsulta daiteke, Chiapasen, Mexikon)
Aurreko guztiagatik, komunitate zapatisten aurkako gorakada paramilitarra salatzen dugu, baita gobernu federalaren, estatukoaren eta udalekoaren konplizitatea ere.
Esaten dutena esaten badute ere, deklaratzen dutena deklaratzen badute ere, sinatzen dituzten dokumentuak sinatzen badituzte ere, gobernu txarrak talde paramilitarren (esaterako, ORCAO-ren) erasoak finantzatzen, sustatzen eta babesten ari dira, biztanleria zibilaren aurka. Kriminalak dira, beraz, nahiz eta pentsatu eskuak ez dituztela zikintzen paramilitarrek erasotako komunitate horietan baketsu bizi diren gizon, emakume, haur eta zaharren odolarekin.
Gora komunitate zapatisten bizitzaren aldeko borroka!
Geldi eraso paramilitarrak!
Heriotza gelditu, hiru gobernu-botereek ereiten dutena!
Deja una respuesta