Stuttgart 21en urtea: Europako mega-proiektu erantzunenetako bat

Martin Mantxo (A Planeta) PDF

(CASTELLANO) (Bertsio luzea)

(Ikusi ere : “Crónicas desde el III Foro contra los Grandes Proyectos Inútiles en Stuttgart“)

2021ean Europako garraio proiektu polemikoenetako bat osatzeko aukeratu zuten, Stuggart21, Alemanian. Hona hemen 2013ko mugimenduaren hariari idatzitako artikulu bat, gaur egun datagatik ez ezik, mega-azpiegitura alferrikakoek biderkatzen jarraitzen dutelako ere garrantzitsua dena. Euskal Herrian, AHTa osatu gabe dago, baina Donostiako metroaren proiektuak ere Stuttgarten sumatzen ziren arazo asko errepikatzen ditu. Era berean, orain Alemanian ere litioa ateratzeko Rhin ibaiaren azpiko indusketa proiektu berri bat planteatzen dute, Stuttgarten bezain urrun ez dauden iraganeko esperientziak kontuan hartzen ez direla adierazten duena. Bitartean, Hambach bezalako aire zabaleko megamineria bezalako prozesu bortitzak eta suntsitzaileak jarraitzeko ahaleginak egiten dira.

Berez, beste herrialde batzuetan ustelkeria eta arduragabekeria instituzionalaren aurkako, xahutzaile edo ustelkeriaren menpekoak diren proiektuek pairatzen dituzten gauza gehienak zituen proiektuak. Izan ere, proiektuak ez zuen inolako kontsultarik izan, ezta hala agindu ziotenean ere. Bertan interes ekonomikoak eta politikoak elkartu ziren, modu ez oso demokratikoan, eta gizarte, publiko edo ekologikoen gainetik. Obra bera, jada, faraoniko bezala planteatzetik abiatzen zen, eragozpen naturalei oztoporik egiten ez dien eta teknologian konfiantza osoa jartzen duen obra mota. Baina kasu askotan bezala, proiektuak ezusteko tekniko asko izan zituen geologia-arloan. Proiektuak zabarkeria tekniko eta politikoa jasan zuen, ez baitzuen aurreikusi obra egingo zen lurpea anhidritaz osatuta zegoenik, puztu egiten den eta oso hauskorra den konposizio mineral bat, eta, kasu honetan bezala, akuifero ugari egotea errazten duena. Proiektuak arriskuan jarri zuen bere burua hiriko aberastasun preziatuenetako bat, bainuetxeak eta ur minerala. Errepresio neurrigabea ere izan zuen alderdi horiek salatu zirenean.

Izan ere, kasu hau zerbaitegatik ere azpimarragarria bada, hedatutako herri-erresistentzia handiagatik da, logika autoritariotik ere errepresio handia azaltzen duena. Erresistentzia horrek erakusten du Europa ez dagoela ez beharrezkoak ez diren proiektuetatik salbuetsita, baina ezta oposiziotik ere. Mobilizazio ugarien artean astelehenero egiten diren elkarretaratzeak nabarmentzen dira: artikulu hau idatzi genuenean 183 izan ziren. 2020ko otsailean, 500. zenbakira iritsi ziren.


Stuttgart 21: beste Mega-azpiegitura alferrikako eta desiragarri bat

Stuttgart 21en aurkako Gewerkschafter Gegen Stuttgart 21 plataformak antolatu zuen Stuttgarten alferrikako eta nahi gabeko azpiegituren aurkako III. Madril-A Coruña abiadura handiko trenaren tragediatik egun gutxira, Euskal Herria1 AHTaren aurkako bizi-martxa egiten ari ziren bitartean, AHTaren aurkako (Italia, Frantzia, Euskal Herria, Ingalaterra), nuklearren aurkako, aireportuen aurkako, errepideren baten aurkako, hirietako edo haustura hidraulikoaren mundu osoan bultzatutako proiektu berrien aurkako zenbait mugimendu aurkitu genituen, bai eta ingurumenean, gizartean eta ekonomian eragin handia izan zuten beste proiektu batzuen aurkakoak ere (aurreko topaketak 2011. urtean izan ziren, Susaren aurka).

Hirugarren Baliogabeko Azpiegitura Erraldoien aurkako europear topaketako ekintza eguna

Uztailaren 29ean, Hirugarren Baliogabeko Azpiegitura Erraldoien aurkako europear topaketa amaitu zen Stuttgart-en (Alemania). Baina holako topaketetan ohitura den bezala, azken eguna (uztailaren 29a) erabiltzen da ekintza bat egiteko. Ekintza Stuttgart-en erdian suertatu zen, tren geltoki nagusiaren ondoan, bertako taldearen helburua dena. Han parkea hondatu zen geltokia lurperatzeko, berritzeko eta handitzeko. Stuttgart 21 da udaleko anbizio handiko proiektua, XXI. mendeko hiria Stuttgart bihurtzen. Widerstand gegen Stuttgart 21-ek (Stuttgart 21-en aukako Erresistentzia), bertako kanpainak salatu duenez, proiektu hau baliogabekoa da eta instituzioei asko kostatzen ari zaie (herritarren dirua) lurpean akuifero asko delako eta lurra oso ezegonkorra delako (igeltsua, anhidrita). Aurrera egiteko, ur guztia (minerala, Europako 2. erretserba handiena) ustiatu behar dute eta baita ere eraikuntza guztiak eutsi, besteak beste geltoki bera, lurraren mugitzerakoan arriskuan direlako.

Alde hori tutuz beteta dago, lurpeko ur guztia ustiatzeko. Haiekin batera garabiak eta hondeatzaileak bertan ari dira zulatzen. Zuhaitz erraldoiak (oso gutxi ezik) botatak daude eta parkea hesiz inguratua. Hesietan haien propaganda itzela. Panel guztiak, berriz, aldatutak/hondatutak daude, jendearen desadostasuna adieraziz.

Kanpaina oso handia izan da: hiru urte baino gehiago dirau, asteko elkarretaratzekin, manifak, akanpada bat izan zen (haiek erabat Istanbuleko Taksimekin egiten dute bat), ekintzak, eta eta milaka jende mobilizatu dituzte.

29ko elkarretaratzean errepidea moztu zen pankartekin eta bertan megafonia jarri zen. Hor hasi ziren bertakoak hitz egiten, topaketei buruz hitz egiten, abesten, musika jotzen (tronpetak, batukada taldea, kitarrak) eta gero kanpokoek izan genuen txanda. Lehendabizi Nantesko aireportuaren aurkako kanpainakoei zegokien eta gero Mugitu!ri. Bertan, AHTa ez ezik, EHn aurreikusitak dauden/zeuden beste azpiegituretaz hitz egin genuen: erraustegia, superportua (eta hor zihoazen zentralak eta plantak), errepideak, makrogartzelak etab. eta nola batzuk gelditu dira, baina nola, eragin politikoa ez ezik, herritarren mugimendua ezinbestekoa zen, batez ere alternatibak eraikitzen. Azaldu genien AHTak diru xahuketa suposatzen duela, eta nola orain Nafarroan frogan jarri da: AHTa ezin dutela burutu, nahiz eta proiektua bultzatu eta horrenbeste zorra sortu, aurrera ekiteko ez daukate diru nahikorik. Benetan baliogabeko azpiegituren ikurra izan zitekeen hau – oso ikur gareztia!!!

Azpimarratu genuen herri mugimendua behar zela ekiteko, eta adibide guzti horiek izan behar zirela aurrera ekiteko eta hauek gelditzea posible zela pentsatzeko. Era berean, topaketetan elkartu ginen kanpaina guztiek gogora arazten digute beste lekuetan ere borroka berdinean ari direla. Leku askotan borroka berdinean gure kasua ez delako isolatuta, ez lekuan eta ez borrokan, aurre egiten diogun azpiegitura ereduari dagokiolako, sistemari, kapitalismoari, eta guri dagokigu loturak horiek egitea eta ikusaraztea. Horrela ere azaldu genien tartalarien egoera. Haien ekintza txaloekin eta farreekin jaso zuten elkarretaratzean zeudenek. Haien aurka ezarritako zigorrak, 4 eta 9 urtekoak, berriz haserre osoz. Herri desberdinetan tartalariekin bat izango dira hemendik aurrera. Azaldu genuen ere nola une berdinean, Euskal Herrian, AHTren aurkariak ‘mugitzen’ ari ziren, bizikletaz, AHTk kaltetutako herrien artean.

Stuttgarten ere azpiegitura erraldoien aurkariak horretan ari ziren. Poliziz inguratuak, protestak jarraitu zuen lurpeko lan eremuaren ondoan. Bitartean hormigoi-kamioiak pasatzen ziren, bata bestearen atzetik.

Eta bapatean ekintzaile batzuk, atea itxi gabe zegoela ikusi eta gero eta poliziek zaintzen ez zutela, lan-eremuan sartu ziren pankarta batekin eta topaketarako den ikurra: elefantea, azpiegitura erraldoiak errepresentatzen. Aurreratu ziren eta hondeatzailean igo ziren pankarta eta banderekin. Noski, polizia azkar etorri ziren baina ez azkar aski: jeisteko eskatu zieten eta, noski, erantzuna ‘ezetz’ izan zen. Denborarekin banaka hasi ziren jeisten eta horrela bakarrik bi geratu ziren. Hauek argi zeukaten ez zirela jeitsiko. Hor izan ziren ordu bat baino gehiago. Haiek jeisteko Oihan Beltzen dagoen ‘berezien’ komando bat deitu izan behar zuten eta hauek iritsi arte itxoin. Etorri zirenean, plana aztertu eta gero beste garabi bat sartu zuten. Komando bereziak, beltzez jantsitak, tresneri guztiarekin, mozorrotuak, hondeatzailera igo ziren eta ekintzailei harnesak jartzen hasi ziren, harnesi gantxo bat eta behin lotuta ekintzailea gora altxatu zuten. Hori bai, komando bereziarekin batera, ihez ez egin zezan!. Behin beran, paper bat eman zieten eta… askatu!!! Lanak orduetan eten eta gero, aginduei uko egin eta gero aurkariak aske geratzen ziren, ezta salaketa batekin ere!!! Aurreko bat berriz atxilotuta suertatu zen, atzerritarra izanez nortasun agiririk ez baitzuen.

Horrela bukatu zen goiza, arrakasta osoz. Eguna berriz ez zen amaitu, arratsaldean manifa baitzegoen, astelehen guztietan bezala. Baina hau bai berezia izango zela Europako hainbeste borrokakideak horretarako zeudelako. Astelehenetako elkarretaratzea 182 aldiz gertatu da dagoeneko, kanpainak daraman hiru urteetako astelehen guztietan (eguberrikoa ezik). Hemendik aurrera badaukate bandera berria ere: euskal-AHTren aurkakoa, AHT Gelditu! Elkarlanakoa! Argi dago Stuttgarteko jendea amore emateko oso urrun dagoela. Hauekin jai daukate!!! Benetako inspirazioa izan da haiek eta beste borroketako ekintzaileak ezagutzea. Borrokak bat egiten – borrokak darrai!!!

 

 

(gewerkschaftergegens21.de)

 

(gewerkschaftergegens21.de)

 

(A Planeta)

 

http://drittes-europäisches-forum.de/english

mugitu.blogspot.com.es

*************************

1 http://mugitu.blogspot.com.es/2013/08/ahtren-aurkako-bizikleta-martxa.html

2www.nytimes.com/2009/10/03/arts/design/03railway.html?pagewanted=all&_r=0

7www.geologie21.de

8www.stop-stuttgart21.info/html/mineral.html

9www.spiegel.de/international/germany/cologne-archive-catastrophe-were-subway-builders-cautious-enough-a-612129.html

11Overview (www.stop-stuttgart21.info/html/overview.html)

12www.parkschuetzer.de

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: