COP 26: denbora agortzen ari zaigu, justizia klimatikoa orain!

Larreko Mahia

(Castellano)

(Foto: Larreko Mahiak Donostiako Kontxan egindako ekintza. Leloa: «Klima ez da negozioa»)

Azaroaren 1etik 12ra, aurreikusitako datatik urtebetera, munduko agintariakberriro bilduko dira Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru KonbentziokoAldeen 26. Konferentzian, COP26an, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuenorgano gorenean, oraingoan Glasgowen. 1995etik hogeita sei konferentzia joandira, eta bost 2015eko Parisko Akordiotik, non berotze globala +2 ºC-tik osobehera mugatzeko helburua adostu zen, eta +1,5 ºC ez gainditzeko ahaleginhandiak egitea. Goi-bilera hau partziala izango dela salatu nahi dugu, Hegoaldeglobaleko herrialdeen partaidetza oso txikia izango baita –horiek ari diraondorioak gehien jasaten–, pandemiarengatik eta ezarritako murrizketengatik.

Aurreko 25 goi-bileretako akordioak gorabehera, neoliberalismoak bizitzaren etagizartearen euskarriak suntsitzen jarraitzen du, eta urtero markak hausten diraberotegi-efektuko gasen isuriei dagokienez. Horregatik, planetaren batezbesteko tenperatura, dagoeneko, industria aurreko aroan baino 1,1 ºC altuagoada. Horrela, aldaketa klimatikoa errealitate saihestezina bihurtu da, eta harenondorioak ez dituzte etorkizuneko belaunaldiek jasango; gu gara hurrengobelaunaldia. Horren adibide dira, besteak beste, biodibertsitatearen galera, geroeta ohikoagoak diren muturreko fenomenoak –bero boladak, lehorteak,uholdeak, suteak…–, permafrosta eta glaziarrak urtzea, uzta-galerak etaerrefuxiatuen aurkako apartheid globala. Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Taldearen (IPCC) epe motzeko aurreikuspenak beldurgarriak dira.

Klima larrialdiarekin batera, erregai fosil eta material merke eta ugarien aroa amaitzen ari da. Energia iturri berriztagarriak beharrezkoak dira deskarbonizaziorako, baina IPCCk ohartarazi digunez, ezingo dute gure egungokontsumoa bermatu, are gutxiago hazkundea. Horregatik, klima larrialdia arazo sozial eta globala da, agerian uzten ditu ekoizpen- eta kontsumo-sistemakapitalista osoaren gabeziak. Etengabeko hazkundearen logikak talka egiten duplanetaren mugekin eta gehienon beharrizanekin, eta klima-aldaketa hazkunde zentzugabe horren albo-ondorioetako bat da. Erro sakoneko arazo horri aurreegiteko, ez da nahiko aazaleko aldaketak egitea; energia- eta material-kontsumoa murriztu behar da, hazkunde ekonomiko globalaren helburua alde batera utzita.

Berotze globala saihestezina da, baina ezin dugu arintzeko konponbideak atzeratzen jarraitu. Orain, hamarren bakoitza borrokatzea da erronka, 2100.urterako 1,5 ºC-ko berotzea ez gainditzeko, eta trantsizio ekologiko eta sozialabultzatzeko. Klima aldaketaren ondorio larrienak saihesteko bidean, Iparralde globaleko herrialdeok erantzukizun handia dugu; are handiagoa bertako eliteek. Esaterako, 2018an 8,7 tona CO2 isuri ziren Euskal Herriko biztanle bakoitzeko, EBko (8,6 t) eta munduko (6,6 t) batez bestekoaren gainetik; munduko % 10 aberatsenak, bestalde, isurketa guztien erdia sortzen du. Hori guztia dela eta, COP26ko kideei eta estatuko, erkidegoetako eta tokiko gobernuei eskatzen diegu larrialdi klimatikoko adierazpenen erosotasuna aldebatera uzteko, eta ekintzara jotzeko. Premiazkoa da material- eta energia-kontsumoaren murrizketa demokratikoki planifikatzea, bidezkoa izan dadin. Horretarako, ondorengo neurriak proposatzen ditugu:

• Erabili eta botatzeko kontsumoa eta zaharkitze programatua alde baterauztea. Konponketak eta lotutako enpleguak sustatzea.
• Herritar guztien aukerak bermatzea oinarrizko diru-sarrerak eta zerbitzupubliko iraunkorrak (osasuna, hezkuntza, etxebizitza, zaintza, energia,elikadura, aire eta ur garbiak...) eskuratzeko.
• Lanaldia murriztea, enplegua banatzea eta bizitzarako ezinbestekoakdiren ordaindu gabeko lanen banaketa bultzatzea.
• Mugikortasun iraunkorrerako politikak sustatzea, oinez, bizikletaz etagarraio publikoz egindako joan-etorriak lehenetsiz, eta alferrikakodesplazamenduak murriztuz, errepideen beharra ez areagotzeko.Autokontsumoa eta tokiko energia-komunitateak sustatzea, energiaberriztagarrietan oinarrituta.
• Desberdinkeriarekin amaitzea, aberastasuna birbanatuz eta zerga-politikaprogresiboak ezarriz.
• Klima-aldaketan erantzukizunik handiena duten enpresei diru-laguntzakemateari uztea. Mirari teknologiko faltsuak saltzeari uztea (hidrogenoa, zentral nuklearrenbelaunaldi berria, karbonoa harrapatu eta biltegiratzea...).
• Hazkunde ekonomikoaren bidea alde batera uztea. Kapitalismoa da krisiklimatikoaren sorburua, eta ez da irtenbidea izango, berdez margotuarren (greenwashing, 3.0 industria, CO2 isurketen merkatua...).
• Hondakinen kudeaketan, murrizteari, berrerabiltzeari, birziklatzeari etakonpostatzeari lehentasun osoa ematea, klima-larrialdiaren eragile direngasen isurketa handia sortzen duen erraustea baztertuz.

Klima larrialdiak, borroka globala izanik ere, tokian tokiko erantzunak behar ditu. Izan ere, ezinbestekoa iruditzen zaigu ageri-agerian uztea hemen, gurean, Euskal Herrian, egiten diren hondakin-, biodibertsitate-, lurralde antolaketa-edota energia-politikek larrialdi-egoera globalarekin zerikusi zuzena dutela. Politika horiek iraunkorra ez den eredu ekonomiko eta sozial batean sakontzera bideratuta baitaude, eta, horrela, larrialdi klimatiko eta ekologikoa areagotu baino ez baitute egiten. Norabide-aldaketa sakona behar dugu, trantsizio justubaterantz. Eta garbi dago ezin dela trantsizio justurik egin baldin eta aldaketaegoera honetara ekarri gaituzten esku berberetan uzten bada. Eta, hain justu,bertako agintariak horixe egiten ari dira, esaterako, pandemiatik suspertzeko europar funtsak jasotzeko lehen-lehen lerroan Iberdrola edota Repsol bezalakoenpresak jartzen dituztenean.

Beraz, norabide-aldaketa sakona behar dugu, eta hori ez da posible izangobaldin eta euskal jendarte aktiborik ez badago. Horregatik, COP26 dela eta, Euskal Herriko hainbat sektoretako talde eta elkarteak erantzunak antolatzen arigara. Beharrezkoa da, eskualdez eskualde, klima larrialdiaren kausak areagotzendituzten enpresa eta gobernuak salatzea, agintariei benetako aldaketakeskatzea, eta bestelako gizarte eredu baterako bidean antolatzea. Klima-aldaketari aurre egitea justizia klimatikoko ekintza bat da Hegoaldekogizarteekiko, historian zehar Iparralde industrial eta kolonialak beren baliabideaklapurtu baitizkie, eta elkartasun-ekintza bat da etorkizuneko belaunaldiekiko.

DENBORA AGORTZEN ARI ZAIGU, JUSTIZIA KLIMATIKOA ORAIN!

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: