STOP AHT ZUNDAKETAK ekimenak Sakanako eta Goerriko AHTren zundaketen aurka mobilizatzeko deia egin du
AHT Gelditu, Landarlan, Otsotar, Sakana Trenaren Alde eta Sustrai Erakuntza
Nafarroako Korridorearen eta Euskal Y-aren arteko loturan AHTren lanak aurrerago egiteko finka partikularretan eta publikoetan zundaketak egiteko asmoa ikusita, STOP AHT ZUNDAKETAK ekimenak (AHT Gelditu, Landarlan, Otsotar, Sakana Trenaren Alde eta Sustrai Erakuntza fundazioa) ekainaren 27an, asteartea, 19:00etan Lakuntzako plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera deia egiten du, “AHTren zundaketak STOP” lelopean.
Sakana eta Goierri mehatxupean daude, AHTren lanak egiteko zundaketa eta prospekzio eskaeren uholdea dela eta. Gainera, zundaketak egiten saiatzen ari dira finka partikularretan, baimenik gabe eta aldez aurretik jakinarazi gabe, Arbizun eta Ataunen gertatu den bezala. Prospekzio hauek Iruñea eta Euskal Y Grekoa lotuko lituzkeen abiadura handiko korridore berriaren obrak egiteko lehen pausua dira, bai Aralar mendilerroa Ezkioraino zeharkatuz, bai Sakana osoa Gasteizeraino zeharkatuz.
Honengatik, herritarren guztien babesa eta mobilizazioa eskatzen dugu prospekzio hauek geldiarazteko. Izan ere, zentzurik gabeko proiektu horren aurrean benetako konponbideak daude, bideragarriak eta egiaztatuak, trenaren egungo trazadura berrerabili, egokitu eta hobetzetik pasatzen direnak.

AHTa Aralarren ate joka
Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak (MITMA) dagoeneko hasi ditu Aralarren egin behar dituen zundaketa lanak. Nafarroako zein Gipuzkoako udalek jaso dute lan hauen dokumentazioa. Garrantzitsua iruditzen zaigu hauteskundeen testuinguruan alderdi ezberdinen ikuspuntuak adieraztea.
Ministerioaren arabera Abiadura Handiko Trenak (AHTak) bi alternatiba ditu Nafarroa euskal Y-arekin lotzeko, lehena Gasteiztik igaroz izango litzateke eta bigarrenak Ezkio-Itsasoko plataforma intermodala erabiliko luke. Azken hau, aurrekoa baino hiru aldiz garestiagoa izango litzateke eta gainera Aralar zeharkatuko luke. Ibilbide honen arabera, trenbidea Lakuntza inguruan sartuko litzateke lur azpian eta Ataun alderik alde zaharkatuko luke Altzania, Motasoro eta Atxurbiren azpitik pasako litzateke, Idiazabal eta Olaberria artean irten eta Ezkio-Itsasora iristeko. Proiektuaren arabera Ataunen trenbidea bistan edukiko genuke leku batean baino gehiagotan.
EAJ-k Aralar zeharkatzea lehenetsi du, hau da, Ezkio-Itsasoko plataforma intermodala erabiltzeko proposamena Europara eraman du. Nafar Gobernuko Garraio Zuzendari den Berta Mirandak (PSN) aldiz EAJ-ren jarrera “arduragabea” salatu zuen prentsan, “gaur-gaurkoz zati hori egiteko azterketa teknikoak egiteke baitaude”. Azkenik, EH Bildu eta Podemos planteamendu honen aurka eta egungo tren azpiegiturak egokitzearen alde agertu dira hasieratik.
Europar Batasuneko Garraio Azpiegiturei buruzko Txosten Bereziak euskal Y-arekiko kontrakotasuna adierazi zuen, iraunkortasunaren aldetik gabezi handiak zituelako, gehiegizko gainkostuengatik, 30 urteko atzerapenagatik, eta parte hartze sozialik egon ez delako.
AHTaren Aralarko saihesbidea alde batera uzteko eskatzen dugu, are gehiago, AHTaren proiektua bere osotasunean bertan behera uzteko eskatzen dugu. Bizi dugun ziurgabetasun eta krisi ekosozial honen aurrean ez baita onargarria hainbesteko baliabide eta dirutza beharrezkoa ez den megaproiektu batean xahutzea.

Maiatzako 24an Landarlanek eta Otsotarrak taldeek AHTaren Aralarko saihesbidearen aurkako manifestazioa antolatu zuten. Deialdi arrakastatsua izan zen hura, ehundaka pertsona mobilizatuz.
«AHTaren Aralarko saihesbidea alde batera uzteko eskatzen dugu, are gehiago, AHTaren proiektua bere osotasunean bertan behera uzteko eskatzen dugu» azaldu zuten antolataileek. «Erabat ulergaitz eta arduragabetzat» jo zuten natura eta landa-eremua eta bertako jarduerak berpiztu behar lirateken testuinguruan, «hauek suntsitzeko inertziari eustea».
Hamaika Telebistaren bideoa
Descubre más desde
Suscríbete y recibe las últimas entradas en tu correo electrónico.