AHT-aren zundaketen aurkako laugarren protesta eguna Altsasun

STOP ZUNDAKETAK-AHTrik EZ Ekimena / SAKANA BIZIRIK

(Castellano)

Aste honetako dinamikarekin segituz, atzo, abuztuak 1, larunbata, laugarren egunez batzar informatiboa egin zen arratsaldeko 20:00etan Altsasuko Foruen plazan. Bertan azaldu zenaren arabera ez da jakiten zulagailuarekin ikastola inguruan lanean jarraitzen ote duten, baina aurreko egunen antzera, zonaldea foruzain eta guardia zibilek okupatua darrai. Hori dela eta, atzokoan ere egoerarekin, zundaketekin eta AHTarekin desadostasuna adierazteko beharra ikusi zen eta horretarako udaletxe aurrean elkarretaratzea egin zuten dozenaka lagunek.

Horren ostean, zundaketa lekuraino protesta zabaltzea adostu eta manifestazioan abiatu ziren AHTaren eta zundaketen aurkako eta Lurraren aldeko oihuen artean.

 

Dantzalekurako bidegurutzea igaro eta gutxira, beste behin ere liskarren aurkako foruzaingoen ilara topatu zuten aurrez aurre bidea itxiz eta horien aurrean aldarri eta ikurren bidez makroazpiegitura, zundaketa eta inposaketaren aurka daudela erakutsi zuten.

Herrira itzuli ondoren, bilkura labur baten bidez, amaiera eman zitzaion segida honen azkena izan den atzoko mobilizazio egunari. Bertan, egun hauetan herritarrek emandako erantzuna eskertu eta etor litezkeen beste zundaketa posibleei adi egoteko eskaera egin zen, baita zundaketez harago, hemendik aurrera AHTaren aurkako borrokarekin jarraitzeko konpromisoa hartu ere.

Asteartean, Altsasuko Iñigo Aritza ikastola inguruan eta hezegunetik gertu, AHTaren zundaketa astelehenean ezkutuka egiten hasi zirela jakin zenetik, egunero antolatu dira AHTa, zundaketa bera eta berau egiteko ezarri duten hainbat motatako polizien presentzia gogorra salatzeko eta herritarren artean informazioa zabaltzeko asanblada eta mobilizazioak, egunetik egunera jendetsuagoak izan direnak.

Uztailaren 31ean, zundaketa eta bere inposaketarekin aurrera jarraitzen zutenez, manifestazioa egin zen herrian zehar, bertan, 400 herritar inguruk azpiegitura honekiko orohar eta zundaketak direla eta aste honetako gertakariekiko zehazki, desadostasun eta haserrea adierazi zuten, Lurraren defentsa eta herrien aldeko aldarrien artean.

Amaierako hitz hartzean, egun hauetan bizitakoa eta AHTa sustatzen dabiltzan erakundeen jarduna salatu zen, bereziki Altsasuko alkatearen erantzukizunean arreta ipiniz, Geroa Baiko kide eta Euskadi Buru Batzarrean, beste atal batzuen artean, ingurumenaren jasangarritasunaz arduratzen den udal ordezkari hau baita, Sakanan AHTa babesten duen alkate bakarra eta egiten ari direna ez datorrelako bat udalak honi buruz herritarrei bidalitako informazioarekin.

STOP ZUNDAKETAK-AHTrik EZ Ekimena

SAKANA BIZIRIK


Ikusi

AHTaren ZUNDAKETEN AURKAKO HIRU URTEKO BORROKA


Jon Kepa Bengoetxea (AHT Zundaketak Stop): «Egoeraren larritasuna helarazten diegu herritarrei»

Euskalerria Irratia 2026ko abuztuaren 3a

 


Descubre más desde

Suscríbete y recibe las últimas entradas en tu correo electrónico.

Deja un comentario

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

Descubre más desde

Suscríbete ahora para seguir leyendo y obtener acceso al archivo completo.

Seguir leyendo