Sarbil proiektua

Xabier Zubialde elkarrizketatu dugu A planeta irratsaioan. Elkarrizketan Zubialdek ez zuen  kolektiboaren izenean hitz egiten (Cabezón de Etxauri Bizirik), baizik bere iritzi pertsonala eskaini zigun.

Xabier Zubialde ingenieritzan 27 urte daramatza energia aurrezten, energia-eraginkortasunean eta ingurunean egokitutako energia berriztagarrietan lan egiten, inpaktu negatiboak murrizteko.

Arlo horretan liburu gari idatzi ditu, besteak beste:

Eta hainbeste esperientziaren eta ezagutzaren artean, hala nola, Xabier Zubialde bizi den herri bertan, Etxaurin (eta Oltza eta Orkoien herrietan) aurkeztu zuten eguzki energiako makroproiektu bat: Sarbil. Hobe esanda, baino bederatzi proiektuek osatutako proiektu bat.

Trantsizio energetikoa argudiatzen ari ginenean, Xabier Zubialdek azaldu zigun Nafarroak kontsumitzen zuen baino energia berriztagarri gehiago ekoizten zuela. Hala eta guztiz ere, Nafarroako erkidegoan jarraitu dute berriztagarrien proiektuak gehitzen, haien artean Sarbil, baina horretaz gain beste asko daude martxan.


Xabier Zubialdekin elkarrizketa:

  • Burujabetza energetikoa aldarrikatu dezu: hor ibili zara behin eta berriz idazten eta herriz herri (Tolosa barne) ateratako emaitzak partekatzen. Baina zer da gutxigorabehera burujabetza energetikoa?
  • Euskal Herrirako burujabetza energetikorako proposamen batek energiaren aurrezpenarekin abiatu behar du, eta ildo honetatik aurrezkiak izan behar du abiatzeko zutabe edo oinarri nagusia.
    Energi aurrezpena da pertsonentzat, herri administrazioentzat, baina aldi berean gendarte kultu, moderno eta eboluzionatu baten ikur izan behar du.
    Gendarte batek ingurumen harremanak ulertzen eta errespetatzen dituen gendarte baten ikurra.
    Energia aurreztea aberastasuna sortzeko tresna indartsuena ulertu behar da. Energia aurrezten badugu, dirua aurrezten dugu, eta diru hori ez da iristen energiaren oligopolioa kontrolatzen duten eskuetara, hemen geratzen da adibidez zerbitzu publikoak babesteko.
  • Energia burujabetzaren kontzeptua hedatzen zenbilenean, guk Trantsizio Energetiko Demokratikoa hedatzen ari ginen ere. Demokratikoa zeren gaur egun oligopolioren menpean dagoenez ez dago demokrazia, baina instituzioek (gobernuak, udalak) ere ez dute laguntzen, ezta? Nola ikusten duzu demokrazia eza hori eredu energetikoan eta nolakoa izan da zuek pairatutako proeiktu honen (Sarbil) kasuan? 
  • Proiektu honen ezaugarrietako bat informazioa ezkutatzea eta manipulazio soziala izan dira……
    Nik esango dut diruarekin espekulatzeko finantza-produktu bat zela, ahal zuen edonori partaidetza ekonomiko bat erosteko aukerarekin, errentagarritasun ekonomiko baten truke.
    Bai baina hori dena jarduera industrial baten bidez, energia elektriko gehiago sortzeko, ingurumen-sentsibilitate handiko esparru batean, espekulazio ekonomikoa helburuarekin diseinatuta.
    Informazio gabezian oinarritutako proiektua, diruak antolatua, eztabaida eta parte-hartze aukerarik gabe, eta nahiz eta atzean zegoen marketina eta proiektuaren aldeko lobby politikoa, Euskal herriaren burujabetza energetikoaren kontrako norabidean zihoan proiektua zen, eta, oro har, pertsonen eta herrien burujabetzaren aurka.
  • Sarbilen politikoki bultzatutako proiektuak gizartearen behar bati edo betiko espekulazio ekonomikoari erantzuten al dio?
  • Proiektu honek bultzatzen duen eredu desarrollista eta erraldoiak ez du ahalbidetzen bertako energia kudeaketa eta komunitarioa bultzatzea. Azken urteotan instalazio eoliko eta fotovoltaikoak jartzeko dagoen eskaera masiboen eta konexio baimenen atzean espekulazio handi bat sortu da, berriztagarrien burbuila bat alegia.
    Hedapen zabal hau enpresa handien mesedetan bultzatzen da benetako beharrei eta plangintza orekatu bati erantzun gabe…..eta orain Sarbil Mendiaren kasuan con la excusa de poder comprar una participación económica, eredu berdina saiatu dira bultzatzen…..
  • Baina proiektu hau subiranotasun energetikorako bidearen zati gisa azaltzen saiatu al da?
  • Egungo hitzek edo hizkuntzak oso balio gutxi dute. Edozer gauza erabiltzen du saldu ahal izateko.
    Proiektu honek ez du ezer ezberdin edo positiborik duela 25 urte Nafarroako Gobernuan UPN eta PP alderdi politikoen eskutik egiten hasi ziren proiektuekin alderatuta.
    Duela 25 urte gai honetan egon ginenok eta orain honetan jarraitzen dugunok, gauza bera baino gehiago ez dugu ikusten, edo are okerrago esango nuke. Orain honelako proiektu batekin eredu berdina proposatzen ari da, incluso okerrago ba orain handiagoa direlako, ingurumen- eta gizarte-inpaktu gehiagorekin, baita naturagune delikatuagoetan ere.
    Sarbilen proiektu hau desberdina zela defendatzen duenak ez du Euskal Herriko historia energetikoa ezagutzen, eta historia ezagutzen ez duenak errepikatzera kondenatuta dago. Nafarroan, eredu energetiko honen 25 urteko emaitza mahai gainean dugu, ez da iritzi bat.

  • Sarbilen, nola sortu eta antolatu zen oposizioa?
  • Informaziorik gabe, denborarik gabe, bitartekorik gabe eta parte hartzeko eskubidea erabiltzeko erraztasunik gabe, erantzuteko auzolan bat antolatu zen.
    Auzolan bat antolatu zen premiazkoa zenerako, hau da, proiektua geldiarazteko, ingurumen- eta energia-krisia zein garrantzitsua den alde batera utzita.
    Iritzi desberdinak zituzten pertsonen artean helburu komun bakarra zuen auzolana: ez genuen nahi espekulazio ekonomikotik diseinatutako industria-jarduerarik sentsibilitate goreneko naturgune batean.
  • Zergatik lortu da proiektua geldiaraztea?
  • Erantzun generikoa izango litzateke pertsona, kolektibo eta udalen auzolan batetik erantzun bat antolatu delako, eta auzolan hori, errespetu osoz, gai izan delako planteatutakoaren diagnostiko on bat egiteko, erantzuteko ibilbide-orri on bat teknikoki diseinatzeko eta, ondoren, tekla zuzenak ukitzen jakiteko, ingurumenari eta ibarraren burujabetzaren etorkizunari egindako eraso hori geldiarazteko.
    Proiektu hau bultzatzeko abian jarritako loby politikoa geldiarazten jakin da, baina xehetasun hau ez dut azalduko ez dudalako nahi zer eta nola egin dugun jakitea, ez dudalako nahi ikas dezaten.
  • Proiektuaren bultzatzaile politikoek balorazio publikorik egin al dute Nafarroako Gobernuaren proiektua geldiarazteari dagokionez?
  • Orain arte ez, baina zail dute.
    Zero minututik esan genuen proiektu bat bultzatzen ari zirela ingurumen-inpaktuak aldez aurretik aztertu gabe, eta aukeratutako guneak ez zuela balio horrelako industria-jardueretarako. Akats larria da proiektu hori politikoki bultzatu dutela, inork aldez aurretik ingurumen-inpaktuak aztertu gabe.
    Bestalde, gizarte-inpaktuak neurtzeko asmorik ere ez zuten, ….. utzi dituzten ondorioez ari naiz, hau da, bailarako pertsonen osasun fisiko, psikiko eta emokinalaren murrizketaz.
    Inork ez du barkamenik eskatzen, inork ez du dimititzen…..Printzipio etikoak modan ez dauden gendarte batean bizi gara.
  • Gendarte mailan, zer suposatzen du Sarbilen proiektuaren bultzada politikoak?
  • Bailara eta herrietan haustura soziala eragin du, ez hainbeste proiektuaren aldeko edo kontrako iritzia izateagatik, baizik eta proiektuaren kudeatzaile politikoak informazioa ezkutatzen saiatu direlako.
    Urrutira joan gabe, proiektu hau publikoan izan aurretik, bailarako kolektibo batek inkesta bat egin zuen bizilagunen iritzia izateko.
    Egindako inkesta eta kolektiboa bera ezkutatu dira, beste aldean bapatean…..champiñon kolektibo berriak agertzen ari dira, hemen bailaran baina orokorrean ere bai Euskal Herrian, …..champiñon kolektibo berri hauek ongietorriak dira baina hizkuntzarekin jolasten ari dira clima aldaketa aitzakiarekin, baina konzeptuak nahasten dituzte eta jendea nahasten da, azkenik, desmobilizatzeko.
  • Politikoki ikasten eta eboluzionatzen ari gara, ala ahazten eta inboluzionatzen?
  • Sarbilen proiektuaren bultzada politikoari esker ikasi dudana da argi eta garbi ahazten eta inboluzionatzen ari garela gizarte gisa, baita planteamendu politikoetatik ere.
    Alderdi politiko baten euritakoaren azpian babestutako pertsonak edo lobby berriak, erregai fosilen erabilera murriztearen aitzakiarekin, duela 25 urte UPN-PPren eskutik Nafarroan sustatzen zen eredu bera bultzatuz.
    Tristurarekin aipatzen dut burujabetza energetikoaren printzipio nagusiak baztertu nahi dituzte, bakarrik energía gehiago ekoizteko hitz egin nahi dute.
    Euskal Herria ez da lurralde garatua energiaren aurrezkian edo efizientzia energetikoaren arloko gaietan.

  • Zer punturaino da posible “behar” dugun energia berriztagarriekin ordezkatzea Burujabetza energetikoa aldarrikatu dezu: hor ibili zinen duela urte batzuk idazten eta herriz herri (Tolosa barne) ateratako emaitzak partekatzen. Nola ulertzen da Sarbil proiektua ikuspegi horretatik? edo haren bazterketa?
  • Nafarroako kasua oso desberdina da EAEko kasuarekin alderatuta.
    Hemen egunero, egun ordu batzuetan eguerdian, haizea dagoenean, instalazio fotovoltaikoak eta eolikoak gelditzen ari dira, instalazio gehiegi daudelako, gutxiago kontsumitzen delako.
    Horregatik, horrelako proiektuen errentagarritasun ekonomikoa jaisten ari da, eta, horregatik, orain 200 eskaera daude martxan bateriak instalatzeko proiektuetarako ala adibidez energia asko kontsumitzen duten datu-zentroetako proiektuetarako; orain gauzak bilatu behar ditugu kontsumoa areagotzeko eta, horrela, burbuila berriztagarriaren errentagarritasun ekonomikoari eusteko, gurpila ez gelditzeko. Egur gehiago sutan.
  • Holako proiektuak gaur egun bultzatzen ari den Trantsizio Ekologikoaren barnean kokatzenda. Nola ikusten duzu Trantsizio Ekologiko hori?
  • Orain argi eta garbi ezkorra naiz trantsizio energetikoa deitzen dioten horrekin.
    Batzuek trantsizio justu eta azkarrari buruz hitz egiten dute, baina ez dut uste teknikoki ulertzen dutenik, klima-aldaketa gertatzen delako, eta askoz gutxiagok uste dut ulertzen dutela ingurumen-krisia. Hain zuzen ere, gehiegizko abiadurak honaino ekarri gaitu, eta justo abidura haundiko tren bat proposatzen ari dira hemendik ateratzeko.
    Lehen urratsa: proiektu batzuen sustatzailearena egiten duen alderdi politiko bat da, baina ulertu behar dugu honelako proiektuak neoliberalismoaren parte direla, nahiz eta partaidetza bat erosten utzi,… badugu proiektu neoliberalista baten partaidetza erosteko eskubidea.
    Bigarren urratsa gero dator, behin partaidetza bat dugunean eta ziurgabetasuna edo eskeinitako errentagarritasun ekonomikoa galtzeko beldurra ikusten dugunean orduan atea irekitzen zaio gezurrezko segurtasunari duguna mantentzeko.

Descubre más desde

Suscríbete y recibe las últimas entradas en tu correo electrónico.

Deja una respuesta

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

Descubre más desde

Suscríbete ahora para seguir leyendo y obtener acceso al archivo completo.

Seguir leyendo