Caparrosoko makro-ustiategiaren enpresak «adiskidetzeko» ekitaldi batera deitu du

 Fundación Sustrai Erakuntza /Argazkia: Greenpeace Enpresak uste du bere izen ona kaltetu lezakeen informazioa zabaldu dutela, eragileek Nafarroako Parlamentuan aurkeztu zuten txosten baten bidez, zeinak ia bere osotasunean dokumentu ofizial eta publikoak biltzen dituen. Enpresak 19 zehapen-espediente ditu gaur egun irekita. Ekitaldia martxoaren 30ean izango da, Iruñeko epaitegian. Caparrosoko makro-ustiategiaren enpresak "adiskidetzeko" ekitaldi batera deitu... Leer más →

Ruben Collio pellia zendu da – Amalurra eta Wallmapuren aldeko borrokek darraite

(Castellano) (Inglés) Trafiko-istripuan hil da Ruben Collio pellia, Txileko ekintzaile maputxe ezaguna eta Macarena Valdés Maputxe ingurumen-aktibistaren alarguna. Temucotik 80 kilometrora gertatu zen ezbeharra, eta hara eraman zuten aktibistaren gorpua. A Planetatik eta Euskal Herritik pelli baten galera negar egiten dugu, eta elkartasuna adierazten diegu haren senideei eta komunitateari, eta Maputxe herriari; eta justizia eskatzen... Leer más →

Bete ezazue Gorte Gorenaren ebazpena eta aska itzazue Guapinoleko 8ak!

(Castellano) (English) A Planeta pozten da preso zerrenda luzea osatzen zuten 8 pertsona errugabetzat jo zituztelako eta, beraz, aske utziko dituztelako. Guapinoleko 8ak dira, Honduraskoak. Hondurasko Gorte Gorenak joan den otsailaren 11n erabaki zuen Guapinoleko 8ren kasua artxibatzea, eta aske uztea. Orain erabakia Tocoako epaitegiari dagokio (Colón), horregatik, haien borrokakideek mobilizatuak darraite. Kasu hau izen bereko... Leer más →

Elkartasuna mehatxatutako MODATIMAko hautetsiekin

(ENGLISH) (CASTELLANO) Atzo, otsailak 10, Ura, Lurra eta Ingurumenaren Babesaren aldeko Defentsa Mugimenduko (MODATIMA) kide diren Konstituzio Konbentzioko ordezkariek eurenganako mehatxuak eta indarkeriazko jokabideak salatu zituzten. Mehatxu horien zergatia da hauek Konbentzioan egindako lana, ondasun naturalak eta giza eskubideak berreskuratzeko. Manuela Royok, Ivanna Olivaresek eta Cristina Doradorrek salatu zituzten jasotako jazarpena eta presioak, eta Konstituzio... Leer más →

ALDAKETALDIA 2022: Hamarkada erabakigarria norabidea errotik aldatzeko

Aro aldaketa bat bizitzen ari gara: Datu eta ebidentzia zientifiko ugarik adierazten dute aro baten amaieraren aurrean aurkitzen garela, hau da, oparotasunaren arotik (baliabide ugari eta itxuran mugagabeak) MUGAK (energetikoak, materialak, biolodgikoak…) gero eta presenteago egongo diren arora. Eta hori, gainera, ekologikoki hondatuago eta hauskorrago den planeta batean gertatzen ari da, klima aldaketak eta beste... Leer más →

Agroekologia eta elikadura burujabetzan oinarritutako elikadura-sistemaren alde

(CASTELLANO) Eragile desberdinok Soberanía Alimentariak (Elikadura Burujabetza) bultzatutako hurrengo adierazpenarekin bat egin dugu. (Atxikimenduak egiteko edota ikusteko begitatu HEMEN) Egungo egoerak kezkatzen gaitu, eta landa eremuan gero eta jende gutxiago dagoen eta kanpoko inputen eta energia mugatuen mende dagoen elikadura ereduan aurrera begiratzeak ziurgabetasun testuinguru batean bizitzera garamatza. Eredu hau etekin-metaketaren parametroen arabera diseinatuta baitago,... Leer más →

XR Klima Aldaketaren Lege berriaren aurka kateatu da Nafarroan

(CASTELLANO) XR Iruñea / rebellion.global/groups/es-irunea Matxinada edo Suntsipena (Extinction Rebellion  mugimenduko Iruñeko taldea. Gaur, 4 kide kateatu dira Nafarroako Parlamentuan, parlamentariek konpromisoa har dezaten Herritarren Batzarren zuzenketa Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legean sartzeko, uste baitugu Herritarren Batzarrak funtsezko tresna direla trantsizio ekosozial justu eta demokratikoa planifikatzeko. Izan ere, legeak berak asko desiratzen... Leer más →

(EX)PRESIÓNeko bi urte hauek birbobinatzen

(Castellano) (Ex)PRESIÓN duela bi urte sortu zen. Beraz, bat dator batez ere pandemiaren garai ilun honekin. Min eta laneko gehiegikerietako garai hau, inpaktu ekologikoetan buelta bat emanez, baina batez ere mundu mailan autoritarismoaren beste buelta bat, botere transnazionalarena; paranoiak eta desinformazioarena, teoria konspirazionistena; desmobilizazio eta neutralizazio politikoarena; sistema honen beste buelta bat hobeto gailentzeko. Bi... Leer más →

Eskerrik asko SLUMIL K´AJXEMK´OP!

De Enlace Zapatista (Castellano) (English) Seigarren Batzorde Zapatista. Bizitzaren aldeko zeharkaldiaren eta Europa kapituluaren arteko koordinazioa. 2021eko abenduaren 14a. Hemendik aurrera Slumil K´ajxemk´op bezala ezagutuko dugun lurreldeko geografia ezberdinetako erakunde, mugimendu, talde, jatorrizko herri eta banakotasunei, La Extemporánea ordezkaritzak dio. Lankideak, borrokakideak: Anai-arreba- ahizpa-nebak. Mexikoko hego-ekialdeko mendietatik agurtzen zaituztegu, eta jakinarazten dizuegu 2021eko irailean, urrian,... Leer más →

LURRERATZEA

(Castellano) Goian bego, Javier San Martín! (1954-12-29 Donostian/2021-12-8 Bilbon) FRANCISCO JAVIER SAN MARTÍN  (Eremuak 6) Trumoi-hotsak bezain erraz dardararazten du airea arratoi baten garrasiak. Ralph w. Emerson, Egunkari intimoa Burdina jaten duten landareak Surrealismorik militanteenaren muin antimodernista erakusten duen Benjamin Péreten testu labur bat argi- taratu zuen Minotaureren hamaikagarren zenbakiak. Albert Skirak eta Tériadek kaleratzen... Leer más →

Portugal, ikatzaren erabilera utzi duen Europako laugarren herrialdea

(CASTELLANO) Brett Wilkins (Common Dreams)/(Argazkia: Horacio Villalobos/Corbis, Getty Images bidez) Ikusi baita ere: http://www.climaximo.pt Ekologistek astelehenean ospatu zuten Portugalgo ikatzezko azken zentral elektrikoaren itxiera –neurri hori ia bederatzi urte aurreratu zitzaion gobernuaren 2030erako helburuari –, eta, aldi berean, instalazioa bioerregai jasangaitzarekin funtziona dezan bihurtzeko arriskuaz ohartarazi zuten. Reutersek jakinarazi duenez, Pegoko zentral elektrikoak, Abrantesekoak, Portugalgo... Leer más →

COP 26: denbora agortzen ari zaigu, justizia klimatikoa orain!

Larreko Mahia (Castellano) (Foto: Larreko Mahiak Donostiako Kontxan egindako ekintza. Leloa: "Klima ez da negozioa") Azaroaren 1etik 12ra, aurreikusitako datatik urtebetera, munduko agintariakberriro bilduko dira Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru KonbentziokoAldeen 26. Konferentzian, COP26an, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuenorgano gorenean, oraingoan Glasgowen. 1995etik hogeita sei konferentzia joandira, eta bost 2015eko Parisko Akordiotik, non berotze... Leer más →

Goibilera klimatikoetako mugimendu sozialari buruzko erakusketa grafikoa

(CASTELLANO) (ENGLISH) Erakusketa birtuala Kronologia bat Testuingurua Arte-formak Kasu nabarmenenak Mugimendu klimatikoaren dinosauroak Ende Gelände taldea Gazte eta matxino klimatikoak: Severn Suzukitik FFFra COP21: oinetakoen martxa bat Bizi! Mugimenduaren Alternatiba Bira KLIMA-KARTOIEI ODA Kartoien zerrenda eta itzulpena COP bakoitzari dagozkion elementuak Cristina Eneako  web-orrian Komunikabideetan  Nun: Cristina Enea Ingurumen Baliabide Zentroan Noiz: 2021eko urriaren 1.tik... Leer más →

Roger Choque Mendozaren mezua espetxetik

(CASTELLANO) Duela bi hilabete Roger Choque Mendozaren kasuaren berri eman genuen, Titikaka aintziriako Eguzki eta Ilargiaren Uharteko Lupaka Qullasuyu Naziokoa. Rogerri 15 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, irregulartasunez betetako prozesu batean. Prozesu horretan, bere komunitateak uhartean turismoaren hedapenarekin eta espekulatzaileekin izan duen gatazka azaleratze da eten gabe. Argitaratu eta egun batzuetara, Rogeren amak eta emazteak eraso... Leer más →

Oso berri ona Zaraitzu ibaiarentzat

Luisfer Aguado, ZAIN (Zaraitzu Ibaia Naturala) elkarteko ordezkaria, GARAn (CASTELLANO) (ENGLISH) (baita ere Argian "Zaraitzuko urak Esara eramateko proiektua bertan behera utzi dute") Duela bi urte, 2019ko abuztuaren 10ean, Zaraitzu ibaiko urak lekuko izan ziren, baita gozatu ere, Nafarroan inoiz izan den ingurumen-zaintzari loturiko auzolanik handienaz, ZAINek (hau da, Zaraitzu ibaiaren ezagutza, zaintza eta babeserako... Leer más →

Blog de WordPress.com.

Subir ↑